31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

5.5 Gainegiturak

Mondragon Taldeari eta Fagor Taldeari buruz oso pertzeptzio,

sentimen eta iritzi ezberdinak jaso ditugu. Mondragon Taldea

urrin sentitzen da, ez dira oso ondo bere funtzioak ezagutu eta

ulertzen, mesfidantza puntu bat ere sumatu dugu zenbaitzungan.

Mondragon Taldeak, arlo enpresariala lantzeaz gain, arlo soziala

lantzen eta horretan pentsatzen lagunduko beharko lukeela uste

dute. Mondragon Taldea laguntzeko tresna izan beharko

litzatekeela aldarrikatu dute, badirudi oraingoz ez dutela

horrela denik sentitzen.

Aldiz, Fagor Taldea desberdin bizi dute. Ezinbesteko tresnatzat

dute, interkooperazio sistema da bereziki baloratzen dutena.

Dena den, Fagor Taldea gaur egun oso baliagarri ikusten dute eta

badira batzuk Mondragon Taldearen barruan Fagor Taldea

indartzearen alde agertu direnak ere. Mondragon Taldearekiko

baino identifikazio maila altuagoa dago Fagor Taldearekiko.

Identifikazio hau altuagoa da oraindik beteranoen kasuan,

gazteek Fagor Taldea ondo ikusten dute baina ez die sentimendu

berezirik sortarazten.

5.6 Etorkizunaz

Etorkizunean gutxienez identitate kooperatiboa mantentzea

gustatu litzaike gehientsuenei. Ez da lan erraza izango, izan

ere, gaur egungo testuinguru sozialak ez ei du askorik

laguntzen. Arlo ekonomikoan aurrera egiteko modua ikusten dute,

kezka eragiten diena kooperatibaren arlo soziala da. Arlo

soziala indartzeko zer egin daitekeen jakin nahi izan dugu eta

lehen urratsa kolektiboari formazioa eskaini beharko litzaiokela

erantzun dute.

5.7 Etorkizuneko zentzu elementu bila

Etorkizuneko zentzu elementuak zeintzuk izan daitezkeen jakin

nahi izan dugu. Ez dugu formula zehatz eta aplikazio

praktikorako balioko luketen elementurik aurkitu. Ideia orokor

batzuk besterik ez ditugu aurkitu, etorkizunerako ibilbidearen

nondik norakoak markatzen lagundu dezaketen ideia orokorrak.

Elementu hauek aipatu dituzte gure eztabaida taldeetako

partaideek:

318

- Diferentzia lantzearen garrantzia.

Kooperatibismoaren gaineko ikuspegi baikor bat

izateko ezinbesteko ikusten dute “zerbait”

desberdina aportatzen duzula sentitzea.

- Demokrazian sakontzea. Diferentzia parte izatean

legoke, kooperatibako bazkideak partaide diren

heinean erabaki ahalmena eta jabetza eskubideak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!