31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboa

5.1.5 Gazteak ere kooperatibista sentitzen dira

Sentimendu kooperatiboa ahultzen doan zerbait dela esan dugu

atal teorikoan, zentzu putzu berri edo eraberritu baten

beharrean dagoela AKE, baina badirudi sentimenduari dagokionean

jendeak oraindik kooperatiba desberdin bizi duela eta horrela

sentitzen duela gainera. Goraxeago aipatu dugu gehiengoaren

iritziz kooperatibak desberdinak direla, ez direla enpresa

kapitalisten berdinak. Oraingoan, “kooperatibista sentitzen

naiz” baieztapenaren aurrean %64a erabat kooperatibista edo

“asko” sentitzen da.

Askotan entzun izan dugu gazteak esne-mamitan hazi eta hezi

direla eta ez dutela bat egiten gaur egungo eredu

kooperatiboarekin. Azterketa kualitatiboan sumatu dugunaren

arabera gure hipotesia gazteak ez direla hain kooperatibista

sentitzen da, ez dutela garai bateko kooperatibistek zuten

pertenentzia sentimendurik.

Galdetegiak aztertu ondoren, Fagor Arrasateren kasuan behinik

behin oker geundela konturatu gara: gazteen artetik %22,7

“erabat” kooperatibista sentitzen da, “asko” sentitzen dela

erantzun du %27k eta “nahiko” ia beste eren batek, %31,8ak. Eta

azkenik “gutxi” sentitzen direla aitortu duen multzoak %18a

osatzen du.

Datuak baikorrak iruditu zaizkigu, batez ere, kontuan hartzen

badugu gazteetako batzuk urte gutxi daramatzatela kooperatiban

lanean eta hezkuntza kooperatiborik jaso ez izana aitortu

dutela. Era berean, kontuan izan behar dugu Fagor Arrasateko

kolektiboaren %50a baino gehiagok 35 urte baino gutxiago dituela

eta tarteko belaunaldiko oso jende gutxi dagoela 90.hamarkadako

krisiaren ondorioz. Hori horrela izanik, zeintzuk dira gazteak

kooperatibista sentitzeko arrazoiak? Ondorioen azken atalean,

galdera honi eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara.

464

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!