31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Lehen hurbilpena

Arrasateren autonomia

Partehartze instituzionalari dagokionean beharrezkoa da,

kooperatiba bakoitzak gainegiturekiko euren autonomia,

erabakimena eta subirotasuna mantendu eta indartzea.

Subirotasunaren kontzeptua da esperantzarako giltzarria. Hori

mantenduta, beti dago aldaketa, hausnarketa eta zentzua

bilatzeko aukera. Proposamen egokiak eta ekimen pertinenteak

abian jarrita, “dana” berbideratzeko aukera bizirik dago. Kultur

ahori garatzean dago gakoa.

“MCC teknoegitura da, baina benetako

kooperatibismoa Arrasaten egin behar da.”

(Azaroak 5)

MCC-ren indar eta boterearen aurrean Arrasateren autonomia

aldarrikatzen du behin da berriz diskurtso honek. MCC, Arrasate

(eta beste kooperatibak) zerbitzatzeko sortu zen, arlo teknikoa

erraztu eta indar eta sinergiak biltzeko. Halere, beste

diskurtso batzuen arabera, koorporazioaren sorrerak kooperatiben

autonomia galtzea ekarri du. Itxaropenaren diskurtsoa deitu

diogun honek aldiz, kooperatiban bertan egiten dela, eta egin

beharko litzatekeela, benetako kooperatibismoa aldarrikatzen du.

AKE-ren lehen hamarkadatan Arizmendiarrietak garatutako

pentsamendua izan beharko luke MCCk bere egitekoen oinarrian.

Ideologikoki asko ahuldu da azken bi hamarkada hauetan

kooperatibagintza, alternatiba bat Arizmendiarrietaren

pentsamendutik edatea izan daiteke.

Aurrera begiratu

“MCC-k Arizmendiarrietaren pentsamendua izan

beharko luke” (abenduak 17)

Aldaketarako gogoa sumatzen da, jendearen aldetik gauzak hobeto

egiteko nahia dago. Kooperatibagintza berritzeko eta ilusioa

pizteko gogoa. Kontraesanak gainditu eta kooperatibismo gaurkotu

bat eraikitzeko.

“Zaharren aldetik konpromisoa, oztoporik ez

jarri. Aldaketak onartu eta zabalik egon. Hemen

aldatu nahi dala esan behar dugu, jendea serio

dihoala.” (maiatzak 20)

Gazteek ere euren gaztetasuna aldarrikatzen dute. Gauzak egiteko

gogo eta ilusioa badutela baina kooperatiba eta kooperatibismo

garatu batekin topo egin dute, ulertzen eta aldatzen zaila den

kultura jakin batekin.

“Gazteok ilusio iguala daukagu. Baina fabrika

guztiz hoztuta aurkitu dugula esango nuke”

(Apirilak 22)

243

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!