31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

dituzte. Hori da etorkizunean sakondu beharreko

elementu bat. Demokrazia elementuetan sakondu

beharra dago. Formula demokratikoagoak garatu eta

berpentsatu, bai partehartze instituzionalean zein

lanerako partehartzean ere.

- Proiektua gaurkotzea. Balioetan sakontzea da beste

bide bat, balioetan sakondu eta alternatiba

eraikitzen hasi beharra dago kooperatibagintzak

aurrera egingo badu. Arlo soziala lantzea

ezinbestekoa da.

- Gazteak motibatu eta ilusionatzea da landu

beharreko beste arlo bat. Gazteak formatzea izan

daiteke lehen urratsa. Baita gazteei aukerak

eskaintzea ere.

Nolako kooperatiba eta kooperatibagintza gustatuko litzaike

Arrasateko langileei etorkizunean?

“Gurea urtero urtero egingo dena, bere akats eta bertuteekin”

izan da jaso dugun erantzunik esanguratsuena. Ildo beretik,

beste batzuk ere etengabe landua izango den kooperatibagintza

gustatuko litzaiekeela aipatu dute. Formazioa ardatz izango

duena eta aurrera egiteko ahaleginak egingo dituena.

Gizartera begira lan egingo duen kooperatiba izatea gustatuko

litzaioke beste multzo bati. Gizartean bere ekarpena egingo

lukeena eta kooperatibako gauzak aldatuz, barrutik kanporako

lana egingo lukeena. Gizartea eraldatzeko bokazioa izango duena.

5.8 Bada itxaropenik

Denek bat egin dute kooperatibagintza bidegurutzean dagoela

esaterako orduan. Gauzak asko aldatu diren arren, kontraesan eta

inkoherentzia asko bizi dituzten arren oraindik orain

itxaropentsu agertzen dira gehienak. Gazteengan jarrera ona

sumatzen dutela aitortu dute helduagoek eta egiteko asko egon

arren oraindik badela bidegurutze horretan kooperatibagintzan

aurrera egiteko bidea hartzeko tarterik.

Aldiz, jaso dugu kontrako iritzirik ere. Etorkizuna ilun ikusten

duenik ere bada. Gaur egungo gizarte indibidual eta materialista

honek kooperatibaren berezko ezaugarriak irentsiko dituela uste

du.

Azken atal honetan laburbildutako elementuak kuantifikatu ahalko

genituzke? Zenbatek konpartitzen dute ikuspuntu bat edo beste?

Eta aurretik, Lehen hurbilpena deitu dugun atalean landutako

diskurtsoak? Zein diskurtso nagusitzen da kooperatiban? Atal

enpirikoaren bigarren zatian kooperatibaz eta

319

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!