31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Diskurtso honek dirua ematea ondo ikusten du. Baina hortik

haratago joan nahi du. Gizartean zerbait egiten denaren

sentsazioa gaur egungo kooperatibagintzan motibazio iturri bat

izan daitekeela uste dute. Izan ere, gizartean eragiten duen

elkarte bateko kide izatea askorentzat harro egoteko moduko

arrazoia izan daiteke. Hortik gizarteari ematen zaizkion

laguntzak langileen artean jakinarazteko beharra.

“Gaur egungo beharrak zeintzuk dira? Ematen da

dirua baina nora doa? Ze hobetu badaukagu

motibazio hori hobetzeko (zerbait egiten denaren

sentsazioa). Motibazioa edukitzeko jakin egin

behar da, nori eta zertarako eman zaion”

(maiatzak 20)

Batzuentzat elkartasuna erabat instituzionalizatua dago, ondo

zehaztutako prozedurak zehaztu dira eta horrek ez dira kolokan

jartzen. Halere, dirua nori eta zertarako eman behar den

etengabe egin beharreko ariketa.

“Beharren arabera dirua non eman kontinuamente

egin beharko litzatekeen ariketa da.” (azaroak

26)

Era berean, indarrak batu eta zerbait potenteagoa egiteko aukera

ere egon daiteke. Kooperatiba batzuen irabazietako portzentai

bat elkartu eta proiektu jakin batzuk baliabide eta denbora

gehiagoz finantzatu ahal izatea.

“Adibidez, zortzi kooperatiba elkartu eta

Iparraldeko ikastolei irabazien %2 emango

bagenien… edo hirugarren munduarekin edo

etxebizitzekin zerbait egin…” (azaroak 5)

Diskurtso honek ere bere kezka nagusien artean dauka

nazioarteratzearena. Nazioarteratzeko gaia konplikatua da,

zerbait egin behar da. Etorkizuneko erronka garrantzitsuenetako

da. Gaur egun kooperatibagintzak bizi duen kontraesanetako bat

da: Euskal Herrian kooperatibak ditugu eta hemendik kanpo

enpresa kapitalistak. Kanpoko enpresekin egiten dena ez dute

oso ondo ezagutzen kooperatibatan baina hainbat zalantza sortzen

ditu.

“Zerbait pentsatu beharrean gaude. Merkatuaren

eraginez goaz, baina zein baldintzatan? Zerbait

egiten da? Ze kontratu motarekin? Zenbateraino

da hori onargarria?” ( azaroak 19)

Formula jakin batzuk ere planteatzen dira, esaterako, irabazten

den dirua kooperatibara ekarri beharrean bertan, jatorrizko

gizartean inbertitzea.

246

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!