31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

Azterketa kuantitatibo bidez ere lanpostuko partehartzea

handitze aldera, ardurak asumitzeko prest egongo diren jakin

nahi izan dugu. Gehiengoa ardurak asumitzeko prest agertu da.

Gazteek erakutsi dute erresistentzia gutxien.

Lanpostuko partehartzea hobetzeko eta arlo honetan demokrazia

partehartzailea bultzatze aldera, erabakiguneak hurbiltzeko

metodoetan sakondu beharko litzatekeela uste dute diskurtso

eraikitzaile-pragmatikoan kokatu ditugunetako batzuek. Hauen

ustez, indize sistematan ere berdintasun handiagoa landu beharko

litzateke. Esate baterako, behin kargudun lanpostua utzita

indizea lanpostu berrira egokituz.

1.1.2.4 Gizarte konpromisoaz

Aipatu dugu kooperatibetan lan egiteko arrazoi edo motibazio bat

inguruneko arlo sozialeko ekimenei diruz laguntzea eta

lanpostuak sortzea dela. Gehiengoaren ustez bestelako enpresek

baino konpromiso sozial handiagoa dute kooperatibek (%72,6 ados

eta %13 erabat ados).

Gizarteko alor desberdinak kooperatibizatzearen alde lan egingo

duen mugimendua bultzatzea gustatuko litzaioke galdetutakoen

artetik %78ari. Gustatu bakarrik ez, etorkizunean horrela

gertatuko dela uste du %54ak eta 51-65 adin tartetik %90ak. Gai

honi dagokionean ere, adin tarte hau azaldu da baikorren.

Gaur egun egiten den fondo sozialen gaineko ezagutza zein den

jakin nahi izan dugu. Nahiko ondo ezagutzen dutela aitortu dute

gehienek. 51-65 adin tartekoek nahiko ondo edo ondo ezagutzen

dutela esan dute, beste adin tartekoek ez hain ondo.

Kooperatibak zein laguntza ematen dituen jakitea motibazio

elementu bat izan daitekeela uste du gehiengoak (%67a ados edo

erabat ados).

1.1.2.5 Hezkuntzaz

Hezkuntza kooperatiboari dagokionean oso kritiko agertu dira bai

eztabaida taldeetan zein galdetegian. Gehiengoaren iritziz orain

arte egindakoa ez da nahikoa izan, hauen ustez hezkuntza

kooperatiboaren defizita nabarmena izan da.

Ildo beretik, gehienek uste dute belaunaldi berriei ez zaiela

egoki transmititu kooperatibismoa.. Puntu honekin gazteak agertu

dira kritikoen; %80a baieztapenaren kontra agertu da.

Diskurtsoen azterketan ere aipatu dugu gazteak izan direla

kritikoenak gai honi dagokionean. Bestalde, 51-65 adin tartean

“ez ados/ez kontra” markatu du multzo batek, %40ak.

496

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!