31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Askatasun gehiago zegoela ere azpimarratzen dute, Arrasaten

zeuden bestelako enpresek baino lan giro atseginagoa zegoela eta

disziplina arauak ere malguagoak zirela kooperatibetan uste dute

batzuek.

Bada, ikuspuntu positiboagorik. Oraindik orain, eta gaztea izan

arren, kooperatiba desberdin ikusi eta sentitzen duenik. 4-2

partaide gaztearentzat desberdinak dira oso kooperatibak eta

sozietate anonimoak. Ez litzateke kooperatiba ez den enpresa

batean lanean jardungo.

“bai, niretako bai. Ni lanien, ni enitzen juango

seguramente lanera nahiz da diru gehixau eskaini.”

(ET4;H2)

Zergatik lan egin kooperatiban? Zergatik geratu

kooperatibarekin? Galdera horren aurrrean hainbat argudio bota

dizkigu gazteak. Batetik, enpresa munduan ibiltzeko modu

justuago bat eskaintzen du kooperatibak. Bestetik,

norberarendako ere segurtasun gehiago eskaintzen duelako. Krisi

garaietan aurrera egitea ere errazago ikusten du, batez ere

Arrasateko Kooperatibek euren ibilbidean garatutako elkartasun

mekanismoei esker. Eta azken finean, eredu justuagoa begitantzen

zaio, enpresa eredu justuago bat.

“Alde batetik, iruditzen jatelako enpresa

munduan ibiltzeko beste modu justuago bat alde

bateattik, ta gero beste batetik ba segurtasun

gehixau emuten dabelako kooperatiba batek askotan. Ba

bai sozio zarenian ia, fijo zauzelako edo edozein

krisin aurrian ba bebai kooperatibak salbetia

errazaua dalako darelako elkartasun mekanismuak

kooperatiba desberdinen artian eta bueno. Eta

iruditzen jatelako eredu justuagua dala, enpresa

eredu justuagoa.” (ET4;H2)

Azaldu dugu aurreko orrietan zergatik zen sasoi batean

garrantzitsua kooperatibista izatea, eta gaur egun zergatik da

garrantzitsua kooperatibista izatea? Gazte honentzat

garrantzitsua dena kooperatibo izatea da. Azken batean

kooperatiba denena delako eta kooperatibistengan dagoelako

erabaki ahalmena eta ez beste inorengan. Aldaketarako eskumena

ere bazkideena da eta horrek egiten du kooperatiba ezberdin eta

baliozko. Gizartea hobetzeko bide bat ere bada bere iritziz,

kooperatiban balore batzuk landuz gero balore horiek gizartean

hedatzeko ahalegina egin daiteke.

“Neretako inportantea da kooperatibo izatea.

Zergatik? Ba azkenen hau ez da… hau gurea da. Ni SA

baten ez det lan ein baino badauket jendea SA baten

lanean dabilena. Eta ni patroi batentzako lanen

nabilenen patroiak esango dit ze ein bihar deten eta

260

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!