31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Gazteek helduagoengandik entzuten dituztenek ere eragina dute

hauen imaginarioan. 4-2 partaide gazteak entzundakotik hitz

egiten du. Sarri entzuten ei da Mondragon Taldea eta horrelako

egitura asko sortzeak erabakiguneak urrun sentitzea ekarri

zuela. Sentimendu horrek, hau da, erabakiak hartuta etortzen

direnaren sensazioak frustatu egiten dituela uste du. Badirudi,

sortzaile edo bidegile izan zirenak ez direla jada protagonista

sentitzen; bada, nola sentituko dira gazteagoak?

“Sortu dia estruktura asko, MCC ta abar eta

azkenien erabakixak ba hartzen diala hor nunbaitten;

irabaki inportantiak ta zuri ailegatzen zatzuzela ia

ba hartute praktikamente. Erabakitte azkenien. Galdu

dala, lehen erabakixak hartzeko gune horrek askoz

hurbilau zeudela orain baino. Eta horrek ba askoi

frustau eitten dittu. Dana dator einda.” (ET4;H2)

4.2.7 Merkatuaren exigentziei men egin behar diegu?

Bada goiko irakurketa zorrotzari beste begi batzuekin begiratzen

dionik ere. Merkatuan lehiatzeko kooperatibak sistema

kapitalistara moldatu behar dira. Enpresa izaten jarraitzeko

merkatuak agintzen duela onartzea kooperatiba eredua baliogarria

ez dela onartzea da. Balioak lagungarri eta motibazio-iturri

izatetik efikazia oztopatzera pasa ote dira?

Kooperatibak ez badu saltzen eta azken finean dirua irabazten

enpresek ezingo dute aurrera egin. Idealena bien arteko oreka

bat lortzea dela diosku 1-5 partaideak, baina ez dauka formula

magikorik. Argi daukana aurrera egitekotan arlo enpresariala

indartsu eduki eta merkatuan lehiakor izatea ezinbesteko

baldintzak direla.

“sistema kapitalista txarraua dala seguru. Lo ke

pasa ke, baina, azkenian gure inguruan dauena dana

kapitalismua bada. Ez bohu salten, eta ez bohu dirua

eitten, alde batetik, gero enpresa kooperatibak be

ezin dabie aurrera jo. Orduen, bixen arteko holako

zera bat lortu biko zan. Holako batazbesteko bat.

Hori lortia.. hori ez dakit nola lortu leiken. Baina

azkenien, esan nahi dot, hor be presixuak dauz,

labadorak ez badie salten ba, eztie salten. Ta postu

horrek galdu ein bidiez. Orduan hori be ikusi ein

bida. Nola ein leiken? Ba ez dakit”. (ET1;H5)

Sistemak inposatzen duelako egiten badira hainbat eta hainbat

ekintza kontraesankor, horrek sistema kapitalistan iraun eta

lehiatzeko beste enpresen moduan jokatzera badaramatza

Arrasateko kooperatibak, horrek zera esan nahiko luke: sistema

bera beharrezkoa dela eta gainera kooperatibek ezin dituztela

274

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!