31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Kooperatiba askotako kideek, makina eta baliabide kolektiboak

erabiltzen ikasi nahiko dute, gero kooperatibatik erretiratu eta

bide indibidualari ekiteko. Autorearen ustez sozietate

kooperatiboa bizitza ekonomikoko beste baliabide bat gehiago

izango da, besteetatik bereizten ez dena. Edozein izan daiteke

kooperatibista, eta horrek ez du zertan suposatu balio

batzuekiko atxikimendua. Autorearen iritzian, langile klaseak

bere borroka erreminta zena, kooperazioa, esku artetik ihes

egiten utzi du. Kooperatiba horien helburuak (batez ere

produkzio kooperatibenak), teorian, langileen askapenaren alde

eta gizartea eraldatzearen alde egoten jarraituko dute; baina

sindikatuek eta langile alderdiek hartutako bideetatik aldentzen

hasiak dira.

Hirugarren estadio honetan kooperatibak gizarte globalaren aurka

jarri gura izan dituen instituzio berriak erabat ahituta daude.

Lan komunitateetan barruko araudiak erregelamendu funtzional

bilakatu dira. Kultur adierazpen komunitario eta autonomoak

desagertu egin dira, eta ordainketa sistema alternatiboak bertan

behera utzi. Gainera, taldeen tamaina handitzean koherentzia

galduko da eta baita kultur jardueren beharra ere.

Esperientzia komunitarioek hamar edo hamabost urteko ibilbidea

egiten dutenean, bertako kideak zahartu ahala bestelako ardurak

agertzen dituzte: seme-alaben zaintza eta instrukzioa,

familiaren mantenua… Segurtasun nahia kudeaketa kolektiboaren

esperientziari gailentzen zaio.

Autoreak argituko digu gizarteko balioekiko gerturatze hau ez

dela gertatu protagonistek hala gura izan dutelako. Militante

kooperatibista zaharren konfidentziek garbi uzten dute aspektu

hau, euren desio eta saiakeren kontra gertatu dela.

Demokrazia zuzenetik demokrazia delegatura dagoen saltoaz

antzeko zerbait esan dezakegu. Hirugarren estadio honetan

autoritatearen delegazioak aurrera egingo du nabarmen. Asanblada

orokorrak apenas erabiliko du bere boterea modu zuzen batean,

hauteskundeetara mugatuko da bere parte hartzea. Kontrolari

dagokionez, arduradunen jarduerak gero eta konplexuagoak izango

dira eta honek oztopatu egingo du baseko kideen kontrol zuzen

eta efektiboa.

Formazio hutsuneak direla eta, kideek errekonozituko dute

bizitza kolektiboaren aspektu guztiei aurre egiteko gaitasun

eza, eta kritikak ere leundu egingo dira hirugarren estadio

honetan.

Mugen onarpena da hirugarren estadio honetan egiten den ariketa.

Lana eta kapitalaren arteko gatazka tradizionala gainditu izanak

agerian uzten du bestelako antagonismo bat, ‘zuzendari’ eta

‘zuzenduaren’ artean gertatzen dena, ‘esku’ langileen eta

langile ‘intelektualen’ artean. Bi azpitalde hauen arteko indar

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!