31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

sumatu. Gazteen artetik ere %70 inguru organoetan parte hartzeko

prest agertu da.

1.1.4 Fagor Taldeaz

3. Helburua: Fagor Taldearen gainean langileek duten iritzia

zein den aztertzea.

Fagor Taldearen inguruan sentipen ezberdinak aurkitu ditugu

azterketa kualitatiboan. Diskurtso guztiek bat egiten dute Fagor

Taldearen aurrean iritzi positibo bat edukitzerako orduan. Dena

den, batzuek modu oso berezian bizi dute Fagor Taldea

(nostalgikoek, aurkakoek eta etsituek esate baterako). Horren

harira, atal kualitatiboan Fagor Arrasate Fagor Taldean egotea

nola eta zergatik defendatzen den jakin nahi izan dugu.

Fagor Arrasate Fagor Taldean egotea “beti” edo “ia beti”

defendatzen du galdetutakoen artetik %63ak. Batzuetan bakarrik

defendatzen du %26,2ak. 51-65 adin tartekoen gehiengoak

(%82ak) beti edo ia beti defendatzen du Fagor Arrasate Fagor

Taldean egotea. Eta gure susmoak baieztatuz, beste bi adin

tarteetan gehiengoak apalagoak dira. Heren batek batzuetan

bakarrik defendatzen du Arrasate Fagor Taldean egotea.

Fagor Taldeko kide “beti” sentitzen da %43a eta “ia beti” %24a,

“batzuetan” %14 eta beste %14a “gutxitan”; “inoiz ez” %3,6a.

Kasu honetan ere, helduenen sentimendua indartsuagoa dela esan

dezakegu (51-65): %90a “beti” edo “ia beti” sentitzen da Fagor

Taldeko kide.

Mondragon Taldeko kide sentitzearen datuak oso desberdinak dira.

%18a “beti” sentitzen da MCCko kide eta “ia beti” %20a.

“Batzuetan” %23a eta “gutxitan” %26,5a. “Inoiz ez” %12a. Hemen

ere helduenen artean aurkitu dugu datu baikorrena: %67a beti edo

ia beti sentitzen da MCCko kide. Halere, MCCrekiko atxikimendu

maila Fagor Taldearekikoa baino apalagoa da, baita belaunaldi

honetan ere.

Gazteen atxikimendu maila txikia da, eurek erakutsi dute

mailarik txikiena: %27,3a “inoiz ez” da MCCko kide sentitzen;

%22,7a “gutxitan”; %27,3a “batzuetan” eta %18 “beti” edo “ia

beti”. Eta erdiko adin tartean gehiengoa “gutxitan” sentitzen da

MCCko kide, %39,4; “batzuetan”, %24,2a, eta “ia beti” edo “beti”

%27,3a.

Fagor Taldeak duen izaeraren inguruan, enplegua sortzeko duen

bokazioa mantendu beharko luke. Fagor taldeak historian zehar

enpleguak sortu eta mantentzearen aldeko bokazioa izan du. Fagor

Arrasateko kolektiboan, gehiengoaren iritziz, bokazio hori

mantendu beharreko elementua da (%54a ados agertu da eta %39a

erabat ados).

500

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!