31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

laguntzea, eta beren artean elkar laguntzeko interkooperazio

sistema. Bailaratik haratagoko Euskal Herria hartzen duen

Mondragon Talde osoari buruz, aitzitik, atxikimendua hotzagoa

da. Handitasunak eta urruntasunak sentipen eszeptikoak sortzen

ditu. Mondragon Taldean egon litekeen bi elementuren arteko

tentsioan (nazioarteratzea, hedapena, mugak haustea versus

gertukotasuna eta eskualde-espazioak zaintzea), iradokitzaileak

dira emaitza hauek. Gertutasunak, bailara-zentzuak, eta

kooperatiba batzuen arteko lotura-historia luzeak pizten du

atxikimendua. Hortik gorakoak ez du lortzen berotasun minimorik.

Gazteei dagokienez, motibazio kooperatiboaren erabateko etena

gezurtatu egin dute gure emaitzek. Bada kooperatibarekiko

atxikimendu esanguratsurik gazteen artean ere, bai diskurtso

eraikitzailearekiko gertutasunik ere. Osaketa berezia du gazteen

diskurtsoen banaketak, baina ez da nabarmen ezkorragoa beste

adinetakoa baino. Baikortasuna eta itxaropena osagai

esanguratsuak dira multzo honetan. Gai zehatz askorekin beste bi

belaunaldiak baino kritikoago edo ezkorrago agertzen dira,

bestetik. Kooperatibista sentitzen dira gehienak. Belaunaldi

honetan arreta ematen duen sentipen bat zera da: zerbaiten

gosea, oinarri kooperatiboak ezagutzeko eta horretan formatzeko

aldarrikapena, formazio gabeziaren salaketara iristen dena kasu

askotan, eta gaiaren inguruko prestutasuna, kuantitatiboki

esanguratsua. Hau ere, gure galderen atzean zegoen kezkari

begira ondorio interesgarria da.

Hona iritsita, lan-kolektiboaren helduleku diskurtsiboen argazki

osoago baten aurrean gaudela esan genezake, eta badirela hor

helduleku esanguratsu batzuk etorkizuneko kooperatibagintza

pentsatzeko.

Aurrera begirako lanez pentsatzen jartzean, bukaerako une

honetan ez zaigu beste doktorego-tesi batzuetarako iradokizunik

pizten, edo ez dugu horretan orain burua. Beste aldarte batean

jartzen gaitu ikasi dugunak: aurkitu dugun iritzi eta sentipen

multzo hauen gainean, XXI. mendeko kooperatibagintza

mondragoetarraren irudikapenak sustatzeko eta esperientziak

probatzeko unea dela iruditzen zaigu. Kooperatiba biziberritzeko

langileen eta laguntza-eragileen artean egin beharreko ekintzaikerketa

izan daiteke hemen bukatzen den lan honen hurrengo

mugarria.

504

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!