31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Zentzuen bilakaera: zentzu krisiaz

lekua jan dietela motibazio indibidualek. Hasiera batean zentzua

eskaintzen zuten iturri horien emaria txikitu egin dela dirudi

eta nekez eskaini ditzaketela bizi-jarrera oso bat sostengatzeko

indarrik. Jada “kooperatibista izate horretan ez dago emozio

gogor edo sakonik” 60 .

Zentzu krisiaren nondik norakoak

Azkarraga Etxagibelek Arrasateko kooperatibagintzaren gainean

egindako ikerketan zentzu-krisia ulertzeko zenbait gako aipatzen

dizkigu. Zerk eragin du AKEren zentzuen desgastea? Zeintzuk izan

daitezke krisi prozesu hori sorrarazi duten faktoreak? Hona

hemen labur-labur Azkarraga Etxagibelek aipatzen dituenak:

- Konstelazio ideologikoaren ahultzea. Lehenago aipatu ditugun

motibazio ideologikoek desgastea bizi dute eta zailagoa zaie

haien motibazioei eustea. Alde batetik, AKEren sekularizazioa

bizi dugu eta era berean gizarte osoarena. Bigarrenik,

sozialismoak sustraituriko motibazioek ere gainbehera bizi dute

mundu osoan. Eta azkenik, herrigintzaren esparrua ukitua izan

daazken hamarkadetan, besteak beste nazioarteratzeraen eskutik

nolabaiteko desnazionalizazio prozesua bizi baitu esperientziak.

Jatorrizko iturrien ahultzearekin batera, enpresa munduak

diskurtso berri bat ernetu du; management berriaren harira

partehartzea ardatz harturik, langileen asebetetze eta gizarte

erantzukizuna bultzatzen dituen diskurtsoa. Enpresa enkantatzeko

saiakera berri baten aurrean gaude.

- Gizarte aldaketa Euskal Herrian. Esperientziak dituen 50 urte

hauetan testuinguru eta gizartea asko aldatu da eta prozesu

horiek guztiek eragin zuzena izan dute AKEn. Azkarraga

Etxagibelek ondorengo lau puntu hauetan laburbiltzen ditu

testuinguru aldaketak:

• Testuinguru ekonomikoa. Genesi garaiko testuinguru

ekonomikoan mugak itxita zeuden eta autarkia egoera zen

nagusi. Ordukoek diotenez, testuinguru hartan errazagoa zen

enpresa jarduera aurrera eramatea (ekoizten zen guztia

saltzen ei zen) eta tarte gehiago geratzen zen bestelako

logika sozialetarako. Egungo eszenatokia oso bestelakoa da.

Globalizazioaren harira testuinguru lehiakor batean

murgildurik gaude eta zailagoa du ekinbide enpresarialak bere

lekuari eustea merkatuaren barruan. Lehiakortasun hazkorreko

testuinguru batean, badirudi tarte estuagoa geratzen dela

efizientzia ez dakarten bestelako baloreetarako.

60 Azkarraga Etxagibel, J. op.cit. 59.orr.

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!