31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Hirugarren aroa:1990tik aurrera

3.4 Sektoreen araberako egituratzea

Egituratze berri honek lehiakortasuna handitzea eta arrakasta

ekonomikoa ekarri zuen, baina komunikaziorako gune naturalak eta

ordura arteko elkartasun lokarriak apurtu zituela esan dezakegu:

egitura handiago eta konplexuagoak nagusitzean gertutasun eta

atxikimendu sentimenduak ere ahulduko dira pixkanaka, inplikazio

eta partehartzerako bidea zailduz.

90.hamarkada horretan inguru eta estrategia ekonomikoan egondako

aldaketetaz gain, AKEk testuinguru ideologiko eta soziologiko

ezberdin batean kokatu zela esan dezakegu beraz. AKEk berak

sortutako lanpostu eta aberastasunak eraginda, beharrizanen

kooperatiba izatetik ugaritasunaren kooperatiba izatera pasako

da, ugaritasun eta kontsumo gizartearen elementu eta faktore

bultzatzailea bihurtuz.

Era berean, MCCren politika edo ildoak jatorrizko eraldaketa

proiektutik urruntzen joango dira. Merkatuaren erritmora

egokitzeko saiakeran eta nazioarteratze eta hazkuntza

ekonomikoaren mesedeetan, gizarte erantzukizuna eta

komunitatearekiko zerbitzua alboratuko ditu pixkanaka-pixkanaka.

Enpresa kooperatibo eta kapitalistaren arteko nolabaiteko

homogenizazio prozesua martxan jarri zela esan daiteke, horren

adibide garbia kooperatibetan indarrez sartu den management

berria edo enpresa post-tayloristaren diskurtsoa dugu.

Arrasateko esperientzia lan komunitate izatetik antolaketa sare

konplexu izatera igaro da; hala ere, Kooperatiba arteko Elkarlaguntzarako

Baltzu Zentrala eta Kooperatiben arteko Hezkuntza

eta Sustapeneko Baltzuari esker zenbait gizarte ekintza

sustatzen dira: Hezkuntza kooperatiboko ekintzei, teknologia

proiektuei eta abarrei dirulaguntzak eta laguntza teknikoa eta

kooperatiben indartzea bultzatzeko dirulaguntzak besteak beste.

Beste gai hauekiko konpromezuak ere hartu izan dira azken

urteotan: langileen asebetetzea, unibertsitatearen garapena,

ingurumena, euskara planak enpresa kooperatiboetan, etab.

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!