31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

• Enplegu sorkuntza hasieratik ezarririko konpromisoa izan zen,

eta kooperatibek tinko eusten diote helburu horri.

• Segurtasuna enpleguan bermatzeko ahalegina (eta ez lanpostua).

• Giza garapena eta garapen soziala. Lana humanizatzea eta

bazkideen garapen soziala bilatzea helburu bezala.

• Autonomia eta autogobernua. Euren artean lotzen diren erakunde

autonomo eta autogobernatuak sortzeko nahia.

• Garapen ekonomikoa. Ez da bere horretan azken helburua ezta

inportanteena, baina bai beharrezkoa. Arrakasta ekonomiko

barik ezin dira bestelako helburuak erdietsi.

Whyte eta Whyte-n arabera, azpimarragarria da Arrasatek kultura

organizatiboa mantentzeko edo aldatzeko asmakizun sozialak

eratzeko izan duen sormena. “Insistimos en particular en las

invenciones sociales porque encarnan las aportaciones

excepcionales de Mondragon que merecen ser estudiadas por

quienes traten de extraer sus propias lecciones del complejo

cooperativo” 19

• Bazkideen eskubide eta betebeharrak. Bazkidearen izaera

lanean oinarritzen da eta ez kapitalean. Beraz, eskubideek

bazkide izaeran dute jatorria eta ez kapitalean. Arau

hauek egikaritzeko era izan da autore hauentzat arretagune

inportanteenetakoa.

• Arrasateko kooperatibek barne egitura eta elkartze eta

elkarlaguntza-egitura garrantzitsuak eratu dituzte.

Sorkuntza soziala ere azpimarragarria da, adibidez,

kontseilu sozialaren papera zentrala izan da bilakaeran.

• Kooperatiba guztientzako zuzendaritza orokor bat egoteak

eskaera ekonomiko eta balore sozialen arteko oreka

ahalbidetzen du (lanpostu berrien sorkuntza,birkokapenak,

Euskadiko Kutxaren babes eta laguntza funtzioa...)

• Euskadiko Kutxa esperientziaren biriki gisa. Kobertura

erakunde funtsezko izan da eta baloreen zaintzaz arduratu.

• Hezkuntza sarearen garrantzia.

3.2.2 Race Mathews

Autore gehienak bat datoz Arizmendiarrietaren lidergoa

azpimarratzerakoan, bere ideien gainean eraiki ziren

Esperientzia kooperatiboaren lehen oinarriak. Beraz, ez da

harritzekoa Race Mathews-ek Elizaren Ikasbide Soziala aipatzea

Arrasateko Esperientziaren oinarriez hitz egiterakoan:

“Arizmendiarrietas´s study of De Rerum Novarum and his other

sources became the basis for a series of conclusions which are

axiomatic to the Mondragon co-operative experience.” 20

19 Whyte & Whyte. Op. cit. 315. orrialdea

20 Mathews, Race: ‘Ethics and Inclusion: Mondragon and the Workplace

Relationship’, Etika-Enpresa Jardunaldiak, HUHEZI - Mondragon

Unibertsitatea, Eskoriatza, 2001eko maiatza. 4.orrialdea.

44

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!