31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Oinarrizko hamar printzipio kooperatiboak

“Besteak beste bi partehartze dimentsioen

arteko hutsune zabalaren emaitza izan litezke

ikuspegi sozial batetik egun kooperatibek

dituzten hainbat disfuntzio:

teknokratizazioranzko joera, esate baterako.” 39

6. Ordainsarien inguruko solidaritatea

Arrasateko Kooperatiba Esperientziak, ordainketa nahikoa eta

solidarioa du bere gestioaren oinarrizko printzipiotzat.

Ordainketa-modu horrek etengabeko sustapen sozial kolektiboa du

oinarri, eta honako ezaugarri hauek ditu:

a) nahikoa, kooperatibaren benetako ahalbideekin bat datorrena.

b) Solidarioa, hau da:

Barneari begira, lana ordaintzeko irizpide

solidarioak egotea.

Kanpoari begira, kooperatibaren sektoreko eta,

kasua bada, lurralde-eremuko enpresetako langileek

dutenarekiko parekagarria izatea, baldin eta

aipatutako inguru horietako soldata-politika

murritza ez bada.

MCCn lan-marko solidarioa egotea bertako

kooperatiba guztientzat, bai lanaren ordainketari

bai urteko lan-ordutegiari dagokionez.

Ordainsarien inguruko elkartasuna dugu Arrasateko Kooperatiba

Esperientziaren baitako seigarren printzipioa. Lehenik eta

behin, soldata nahikoa izango dela aipatzen da, hau da,

bizitzeko beharrezko soldata. Baina zer da “nahikoa”? gaur

egungo gizartean egunero sortzen ditugu beharrizanak.

Printzipioen lehen formulazioan beharrizanak objetiboki aztertu

ondorengo nahikotasuna izaten ei zen.

“en su formulación “suficiente” queria decir

suficiente para satisfacer un sistema de

necesidades objetivado.” 40

Ezaugarrien artean nahikoa, kooperatibaren benetako ahalbideekin

bat datorrena dela diosku.

Bigarrenik, soldatak solidarioa izan behar duela dio. Bigarren

ezaugarri honek aurrekoak baino eztabaida gehiago pizten du

kooperatibisten artean. Soldatak solidarioak izan behar dute.

Solidarioak bi norabidetan; alde batetik, barrura begira

berdintasun printzipio batean oinarritu beharko dira. Eta beste

aldetik, kanpora begira ere koherentzia bat izan beharko dute.

Merkatuaren baitako soldatak kontuan izan beharko dira eta baita

39 Garcia, O. op.cit. 226.or.

40 Altuna, Larraitz: La Experiencia Cooperativa de Mondragon. 2008. Lanki.

277.or.

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!