31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Klabea sinismena da, proiektuan sinistu beharra dago baina

horretarako ingurune eta klima aproposa sortu behar dira. Lan

giroa eta lankideen arteko harremanak landu behar dira.

“Sinistea klabea da. Ingurune egoki bat beharko

da horretarako” (abenduak 17)

Oinarri zaharren gainean eraiki behar da kooperatibagintza

berria. Nondik gatozen jakin eta gaur egungo joera eta

motibazioekin uztartu.Artzek esango lukeen moduan: ”iturri

zaharretik ur berria edan” Generazio berriei erakargarri egin

behar zaien kooperatibagintza eredua sortzea da erronka.

“Gaur egungo kooperatibismoa, aurrekoaren

antzekoa izan beharko litzateke. Aldatu eta

gaurkotu bai baina aurrekoaren antzeko oinarriak

izan beharko lituzke.” (azaroak 5)

Kooperatibagintzari bultzada berri bat emateko irekitasun

intelektuala (mentalitate berri bat) ezinbestekoa da, ezin gara

etengabe atzera begira jardun. Gaur egungo errealitatera

egokitzen jakitea ezinbestekoa da.

Partehartzea indartu

“Lehengo kooperatibismoa edo oraingoa zein den

hobea eztabaida antzua da. Orduan be

kooperatibista konbentzituak eta ez

konbentzituak zeuden eta orain be hala da. Eurok

egindako esfortzua eskertzekoa da baina

baldintzak ezberdinak dianez aurrera begiratu

behar da. Beste ikuspegi bat lortu behar da,

mentalitate berri batekin. Denok alienatuta

joatea ezinezkoa da. Lehen be ezin zen.”

(maiatzak 20)

Partehartzea hobetzeko saiakera ezberdinak egon dira azken urte

hauetan. Halere, asko hobetu beharra dago arlo honetan.

Partehartze instituzionala eta lanpostuko partehartzean, bietan

daukagu asko hobetzeko. Azken urte hauetan organoetako kideak

aukeratzerako orduan lehen baino seriotasun handiagoarekin

jokatzen da. Halere, azken urte hauetan ahalegin berezi bat egin

delako izan da. Partehartzea indartzearen kontzientzia dago.

“Organoetako kideak seriotasunez aukeratzen

dira. Kontzientzia bat dago sozialean behintzat

(kontseilu sozialean). Errektoreak igual ez

dittuzu ezagutzen baina hortan hobetu da.

Kontseilu sozialak indar gehiago izan behar du

irtenbideak topatzeko” (otsailak 22)

244

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!