31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

6. Izaera pertsonalista. Sistemaren esentzian dago izaera

pertsonalista: langile eta enpresari izaera bikoitza.

Lanak du subirotasuna baina bazkide izaeran gorpuzten da.

Hiru galdera: norena da enpresa? Nork agintzen du? Eta

nola banatzen dira emaitzak? Kapitalak izaera

instrumentala dauka eta bazkideen kapitalak

eskuragarritasun mugatua: eskubide kolektiboa bermatu

beharra dago.

Kapital ekarpenak bi funtzio nagusi betetzen ditu:

autofinantziazioa alde batetik, eta bestetik, bazkiden

inplikazioa enpresaren martxan.

Kontsumo pribatu eta inbertsio komunitarioaren arteko

dialektika: eskubide kolektiboa lehenesten da indibiduala

automatikoki azaleratzen baita.

7. Taldekatzea eta lankidetza tresnak. Taldekatze eta

lankidetza tresnak elkartasun printzipioaren adierazpena

dira. Kooperatiben arteko elkarlana instituzionalizatu zen

beharrei modu bateratu batean erantzuteko. Merkatua

konplexuago bihurtzen ari zen heinean, lan sarea osatu zen

merkatu berrian lehiakorrago izateko. Kooperatiben arteko

homogenizazio eta bateratzea bermatzen du. Taldekatze eta

lankidetza tresnen adibide ditugu: Euskadiko Kutxa, Lagun

Aro, Eroski Taldea, eskualdekako taldeak, sektorekako

taldekatzeak edo eta Mondragon taldea bera. (horiek

guztiak ondorengo elementu komunak lantzen dituzte:

sinergia eta eskala ekonomiak optimizatu, marka irudia,

ikerketa eta garapenerako baliabideak elkarbanatu, sare

komertzial komuna izan).

Interkooperaziorako tresnak: Emaitzen birmoldaketarako,

langileen birkokapenak, Euskadiko Kutxaren laguntza

finantzieroa, dibisio enpresarialen eskuartzea eta

kooperatiben arteko laguntzarako fondo komunak.

8. Partehartzea. Partehartze kooperatiboa ulertzeko modua

ondokoa izan da: bizitza kooperatiboan eragiteko gaitasuna

eta borondatea. Bi arlotan eragin daiteke: partehartze

insituzionalean alde batetik, eta laneko partehartzean

bestetik.

Partehartze instituzionala oinarrizko eskubide

instituzional-politikoen adierazpena da. Demokrazia

enpresariala exigentea da: diferentzia eta gehiengoaren

borondatea onartzea dakar sistema kuestionatu gabe. Bere

indar edo ahulezia prozeduraren sinesgarritasunean datza.

Laneko partehartzeari dagokionean eguneroko lana

demokratizatzeko zailtasun historikoarekin topo egiten

dugu. Kudeaketa eta ekoizpen metodo berrien arabera garatu

dira lan molde partehartzaileak eta garapen maila

ezberdinak daude talde kooperatiboaren baitan. Borondatea

behar da erakundearen eta kolektiboaren partetik

124

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!