31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboa

landu dugun ibilbide historikoaren baitan eta deskribatu ditugun

gizarte aldaketei erreparatuta, zera esan dezakegu: garai bateko

kooperatibismoan egon zitezkeen motibazio publiko-politikoetatik

motibazio pribatu edo indibidualetarantz goazela. Badirudi,

azken motibazio horiek direla indartze bidean datozenak. Zentzu

sozialen tokian, indarra hartzen ari dira zentzu indibidualak

dituzten elementuak.

Azkarraga Etxagibelen iritziz, Arrasateko kooperatibismoak garai

postmodernoari dagozkion ezaugarriekin bat egiteko potentziala

dauka. Autoerrealizaziorako aukerak bestelako enpresek baino

errazago edo modu koherenteago batean eskaintzeko bokazioa

dauka; halere, horrek badauka bere alde iluna ere: non gelditzen

da motibazio sozialetarako tartea? Non gelditzen da gizarte

eraldaketa ipar zuen proiektuaren paradigma?

“Kooperatibismoak badaki bat egiten bizi dugun

garai postmodernoan urgaineratzen ari diren zentzu

inplikazio eredu berriekin; badaki bat egiten

autorrealizazioaren lengoiarekin. Ikuspegi baikor

horretatik Arrasateko kooperatibismoaren indar

erakustaldi baten aurrean gaude: jendeak aurki dezake

enpresa kooperatiboan (enpresa kapitalistan baino

errazago, zenbait inkestak diotenaren arabera) gaur

hain inportantea dena, hots, garapen indibidualerako

eremu bat, sustapen eta autorrealizazio

profesionalerako baldintza onak. Ez da gutxi. Galdera

da: non geratzen da gizartea aldatzeko eta hobetzeko

kooperatibismoaren berezko egitasmoa? Non proiektu

kolektiboa? Gizartea eraldatzearen aldeko

konpromisoaren higadura ikusten ari ote gara?

Sostenga ote daiteke enpresa-egitasmo eraginkor bat

indibidualismoaren soro kulturalean?”

Ez daukagu erantzunik. Motibazioen ataleko emaitzak ikusirik,

badirudi Fagor Arrasaten ere plano pertsonalari dagozkion

motibazio elementuak indartsuago daudela motibazio sozialak

baino; baina, hala ere, motibazio sozialen maila apalagoa bada

ere, garrantzia-maila altua dute hauek ere.

Agian kezkatzeko moduko datua gazteengan motibazio sozialei

dagozkien elementuak oraindik ere indar apalagoz agertzea da.

Baina gaur egungo gizartearen nondik norakoak eta gazteek

diagnostikatutako hezkuntza kooperatibo defizita kontuan izanda,

ulertzekoa izan daitekeela uste dugu. Gainera, pertsona batek

hainbat planotako motibazioak izan ditzakeela uste dugu.

“Zertan oinarritu beharko litzateke, bada,

etorkizuneko nor kooperatiboa? Zeintzuk dira

etorkizunean bereizgarritasuna bermatuko duten

osagaiak? Hazkuntza ekonomiko soilak eta beronek

dakarren lanpostu sorrerak, berez bereizgarritasuna

472

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!