31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

“Azkenien kooperatiban sartu naz, gustaten jata,

baina ez, nik ez dekot ideia hori, kooperatibia oso

oso ezberdina danik beste enpresetatik. Gero eukingo

dauz bere gauzak baina osa, barruan zauzen arte eta

ikusteozu pixkanaka ba nola dauzen gauzak; hasieran,

leheneko urtien ez notxan inolako aldeik ikusten eta

oin pixkana ba ….Holan arrazoi sozialekin da, pixkat

ikusteozu benetan ba beste zeozer dauela ez. Baina

hasieran ez dozu ikusten eta bueno, eskolako

esperientzixia, eskolia be kooperatibia da. Suposetan

da. Baina guk ikasi ginenien hor ordaindu biginun

Opusa izengo bazan moduen. Orduen ba, kooperatiban

ideia hori ba... igual pixkat gaztien artien, nik

behintzat ez dekot oso oso landuta”. (ET1;H5)

Kooperatibaren ideia landuta edukitzeko kooperatibari besteko

erantzukizuna egozten dio 1-2 partaide gazteak ere Mondraueko

Goi Eskola Politeknikoari. Izan ere, bertan ikasiek ikuspegi

kooperatiboa eta hezkuntza integrala, hau da teknikoa eta

soziala jaso beharko luketela uste du.

Baina bada beste afirmazio interesgarri bat ere goiko paragrafo

horretan, momentu batean gazteak dio: “azkenien kooperatiban

sartu naz eta gustetan jata…”; bada oinarrian gustatzen zaion

zerbait. Lehenengo urtean ez ziola alderik ikusten aipatzen du,

baina gero, pixkanaka pixkanaka “zerbait” badela jabetu dela.

Badirudi kooperatibako lan giroa eta antolaketa, zein laneko

partehartzerako eskaintzen duen tartea ere garrantzitsuak direla

kooperatiba eta kooperatibagintzaren inguruko pertzepzio edo

ikuspegi bat edo beste bat izaterako orduan.

Arrasaten kalifikazio maila altuko beharginak daude 68 , izan ere

lanak, hau da, produktuaren izaerak, ezagutza teknikoak eskatzen

ditu. Askoren iritziz lanaren izaerak, makinak diseinatu eta

muntatu beharrak, kooperatibagintzari buruzko iritzi hobea

edukitzeko orduan ere lagun dezake.

“neri hor pentsetan jata, hemen e jendia dauena

kualifikaziño nahiko altua deko. Osa, makinak eta

montetan dabizen jendia, ezindau erozeinek montau.

Orduen, berez hor kataien egoten diezenak, kataien

egoteko ez dakit ze formaziño modu bihekozun baina ez

dot uste... orduen, nik uste dot alde hortatik,

soldatia. Hemen ordaintzen dana da zuk dekozun

jakituri hori lan bat eitteko. Ze, nik suposetan dot,

hemen e, edozeinek ezin dau hemen eitten diezen

makinak ein eta eziozu ekarri gazte bat, eta esan

benga hasi lanien ta hurrengo egunerako dabil

produzitzen einbidana. Hemen bihozu, nik hemen daruot

68

Gehienak lanbide heziketa eta ingeneritza ikasitakoak dira.

258

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!