31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

gu moldatu ein biga mundu hortako testuinguru

hortara, baina karo, testuinguru hortara

ekonomikamente moldatu baina beste alde batetik

arrazoi sozialak eta mantendu. Nola ein leiken? Batek

daki” (ET1;H5)

Kontraesanak beti egongo dira. Gakoa oreka bilatzean legoke?

Seguruenez orekak aldakorrak izan daitezke. Beraz, oreka hori

lortzean baino etorkizuna balioetan sakontzean dagoela uste du

1-2 partaideak. Balioetan sakontzeak ekarriko du jendearen

inplikazio eta identifikazioa.

“pasatzen dana hor kontradikzioak beti sortu

behar dira ez? Eta... nik uste dot erru bat dala hor

oreka bat ez alegintzea bilatzen, ez? Neretako erru

bat da hori holan eramatia. Bai egia da, kooperatibia

jaio zanian igual merkatua nazionalago edo

ingurukoago edo gertuagokoa zela, eta oin merkatua

internazionalizatu egin da eta ekonomikoki bidaltzen

du boltsan zer gertatzen den Nueva Yorken edo ez

dakit zer. Eta horrek danori afektatzen zaizkigu ez?

Baina bueno, hori gertatzen da kooperatibetan eta SAtan

bebai. Baina nik berriz esaten dot: gure

etorkizuna ez dagola nire ustez, ez dakit ze oreka

bilatzen, ze gero oreka hori izengo da, jartzen

baduzu muga edo raia edo lerroa nunbaiten gero izengo

da beste nunbaiten. Eta juango gara gure identitatea

ba nolabait galtzen. Eta gero zuek ez dozue

identifikatzen… eta neretako etorkizuna dago ba, gure

baloreak ez dakit zeintzuk izan behar diren,

sakontzen.” (ET1;H2)

Halere, eztabaidak bere horretan jarraitzen du. Gauza bat

gustatuko litzaigukeena da eta beste bat errealitateak exigitzen

diguna (sistemara moldatu beharra daukagula).

Berriz ere arlo enpresarialaren garrantzia azpimarratzen du 1-5

partaideak, dirua ezinbestean irabazi beharra dago eta ez zaigu

beste alternatibarik geratzen. Sistemaren barruan orekak

bilatzea eta arlo enpresariala sendo edukita arlo soziala

lantzen ahalegintzea da geratzen zaigun alternatiba bakarra,

ezin ditugu joko zelaia eta arauak aldatu.

“azkenian, neri be gustauko jatan baina gero

beste alde batetik realistak izan biha ga ez?

Azkenien, danok gurokou ogi zatitxo bat erutia

etxera, ez? Gauzia da, diruik ez padou lorten, ze

balore jorratu bihouz? Ez badekou lanik eziu, beste

bide paralelo baten beste ezer jorratu, ez? Orduen,

gaur egunien testuingurua zein dok? Ba, kapitalismua.

Nori gustetan jako? Ba niri ez jata gustetan.

Pentsetan dot oso oso sistema ona eztala. Ez? Baina

276

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!