31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

1-3 partaideari eskola politeknikoari emandako diruak etorri

zaizkio gogora. Zer izango litzateke Eskola Politeknikoa

kooperatibak gabe?

“esate baterako ze izengo zan Eskola

Politeknikue kooperatiba barik? Edo ikastolak eurak?

Oin etxak burura etorten zer gehixau… guk hortarako

diru asko emun dou eta asko lagundu dou. Horreaz, ba,

gizartiai mesede haundixa eintzou, haundixaua ein

bagontzan hoba. Baine…” (ET1;H3)

Eurei, kooperatibistei ere asko eman diela dio erretiratzear den

1-1 partaideak. Ikasbidea eta lana eman dizkie eta horrekin

batera inguruan lanpostu gehiago sortzeko aukera. Eta

kooperatibek euren inguruan ere lan asko eman dute, bai lan

zuzena eta baita zeharkakoa ere, beste lantegi batzuei

hornitzaile moduan lan egiteko aukera eskainiz.

“gu kooperatibistok ez bagitzen izan, emuzku

ikasbide bat, emuzku lana. Ikasbidia eduki bagau eta

lanik ezpagau eduki, segurutik ez gitzela hemen

biziko. Guk ikusten dou kooperatibak bakarrik baina,

kooperatibak sortu dabe beste lan pila bat inguruan.

Hemengo enpresa kapitalista pila bat kooperatiben

esker dabitz, pilo bat edo asko bentzet. Kooperatibak

emun dabien lanan bittartez, ta kooperatibak euren

biharra daukie. Baina, uste dot kooperatibek emun

dabiela asko asko Euskal Herrixai…” (ET1;H1)

Gazte hauek kooperatibismoa modelo moduan defendatzen dute.

Mundu mailan eta gaur egungo ekonomia sisteman ibiltzeko modurik

justuena dela dio. Azken batean, irabaziak banatzen dira jende

gehiagoren artean. Eredua bera defendatzen dute nahiz eta gaizki

egindako gauza pila bat ere badiren onartu.

“nik kooperatibismua modelo moduen, eta gaur

egungo ekonomomia eta munduan, moduik justuena da hor

ibilteko. Azkenian irabazixak banatu eitten die, eta

ez lau akzionisten artian 1000 milioi banatzen. Gero,

nik eredua bera bai defenditzen dot, gero horrek

zertara eboluzionau daben eta gaur egun ze gauza txar

dakozen ba horrek be onartzen dodaz. Baina nik

lagunekin bai defenditzen dot kooperatibismue.”

(ET4;H2)

“bai, gure kuadrilako batek beti esaten dau

kooperatibismuan proiektu onena izan zala Caja

Laborala sortzia. Azkenian nomina danak horra doiaz

eta Caja Laboralak berak ez zozkun itxiko guri kiebra

joten. Ikusten badau gu dirua galtzen gabizela berak

be dirua galtzen dau eta orduan uste dot hortik

312

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!