31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Planteamendu metodologikoa

5. Azterketa kuantitatiboaren planteamendu

metodologikoa

Atal enpirikoa teknika kuantitatiboekin osatu nahi izan dugu.

Orain arte, kualitatiboki landuko ditugun kooperatiba eta

kooperatibagintzari buruzko iritzi eta pertzepzioak

kuantifikatzea du helburu atal honek. Beraz, azterketa

kuantitatiboa kualitatiboaren osagarri dela esan dezakegu.

Kasu honetan, aukeratutako teknika kuantitatiboa inkesta da.

Kooperatibagintzaz eta kooperatibako arlo nagusienak biltzen

dituen 60 itemekin osatutako galdetegi bat prestatu dugu.

Galdetegia ezagutzera eman eta ezaugarritu aurretik helburuak

zeintzuk diren azalduko dugu.

5.1 Helburu zehatzak:

Azterketa kualitatiboan landutako gai eta elementuei azterketa

kuantitatiboa egin nahi diogu. Horra hor, azterketa

kuantitatiboaren bidez neurtu nahi ditugunak helburu zehatzetan:

1. Diskurtsoak kuantifikatzea. Hau da, diskurtso analisi

bidez identifikaturako sentipen eta jarreren izaera

baieztatzea. Diskurtsoak kopuruetara, datuetara ekartzea.

Atal kualitatiboan identifikatu eta aztertutako

diskurtsoak galdetegietan nola jasotzen diren ikusi eta

aztertzea.

2. Belaunaldien arteko konparaketa adinaren aldagaia kontuan

izanik. Kooperatibagintza nola bizi eta ulertzen duten

gazteek, helduek eta ez hain helduek. Gaur egungo

kooperatibagintzaren ezaugarriak ulertu eta baloratzeko

orduan alderik ba ote den. Kooperatiba aukeratzerako

orduan barne motibazioa nolakoa den batzuengan eta

besteengan. Etorkizuna irudikatzerako orduan adinak

eragina ote duen ala ez.

Adinaren aldagaia kontuan izanik honako puntuak kuantifikatu

eta aztertzea:

• Sentimendu kooperatiboa

• Partehartzea

• Hezkuntza kooperatiboa

• Motibazioak

• Kooperatibagintzaren etorkizuna

3. Fagor Taldearen inguruko itemak aztertu eta konparatzea.

Bi aldagairen arabera, adina alde batetik, organoetan

partehartzea bestetik.

221

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!