31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arizmendiarrietaren pentsamendua

Lehenengo saiakerak orduko Union Cerrejera enpresa boteretsuak

zuen Eskola gizarteratzearen bidetik joan ziren. Alferrikako

lana ordea, langilearen seme langile eta ingeniariarena

ingeniari izango zela erabat barneratua zuen gizarte hartan.

Hezkuntzaren garrantziaz jabeturik, garai hartako gazteekin

lanean hasiko da buru-belarri.

Arizmendiarrietarentzat hezkuntza zen emantzipazio ororen

giltza, pertsona eta komunitatea bere etorkizunaren gidari eta

erantzule bihurtuko zuena. Horregatik hezkuntza sozializatzeko

beharraz mintzo zen eta aski ezaguna dugu horretarako zerabilen

leloa “hezkuntza sozializatu beharra dago, boterea

demokratizatzeko.”

Hezkuntza integralaz hitz egingo du. Hezkuntzak bi alor

barnehartu behar ditu, alde batetik, hezkuntza teknikoa eta

bestetik etiko eta soziala. Arizmendiarrietak beti izan zuen

argi eta honela zioen: “la enseñanza y la educación son la

primera empresa de un pueblo”.

1.3 Lana

Bere pentsamenduaren giltzarri nagusiena dela esan dezakegu.

Lanaren gaineko oso ikuspegi aberatsa zuen Arimendiarrietak.

Lanaren ideia gehien garatu duten pentsalari praktikoenen artean

dago, ikuspegi zabal eta zorrotza zuen lanaren inguruan. Lana da

gakoa, pertsonak bere autoerrealizaziorako, bere burua

eraikitzeko, pertsona izateko. Eta aldi berean, komunitatearen

gakoa, gizarte hobe bat eraikitzeko tresna nagusia.

Lanari aitortzen zaion baliotik abiatuta, nola onartu lana

besterenganatzen duen enpresa eredu bat? Lana baldin bada

pertsonak bere eskura duen armarik baliotsuena, akats handia da

lanaren kontrola kapitalaren esku uztea. Pertsona ez bada bere

lanaren jabe, ez da bere tresnarik preziatuenaren erantzule.

Hortxe zegoen aldatu beharreko gakoa. Kooperatiba

arizmendiarraren printzipio nagusienetako bat lanaren soberania

da: lana da botere erabakitzailearen iturria, autoritatearen

sorburua. Kapitala berriz, lanaren zerbitzura dagoen tresna

instrumental hutsa da.

Gatozen ondorengo lerroetan lanaren kontzeptu arizmendiarrean

sakontzera, izan ere, lanak hasierako sortzaileengan zentzu

transzendental moduko bat izan zuen, eta horrek pentsamendu

arizmendiarrean lanak duen garrantzian du iturburua.

Arizmendiarrietak lanaren zentzuari esanahi zabala eman dio:

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!