31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Kooperatibagintzak gailurra jo du, jada ez dago zentzu

konpartiturik. Desideologizazioa nabarmena da 70.hamarkadatik

hona. Ez zaigu gustatzen baina ezin dugu ezer egin. Moldatzea

besterik ez zaigu gelditzen. Enpresa gizartearen isla da eta

ezin dugu aldatu, ez dago gure esku (gizarteak determinatzen

gaitu). Eskuetatik ihes egiten utzi dugu eta gaur honez gero ez

dauka atzera bueltarik. Berandu gabiltza.

“Antes se trabajaba en cooperativa para crear

cooperativas. Hoy en día se trabaja por

motivación económica. Hemos tocado techo y

estamos descendiendo. El mundo cooperativo ha

tocado techo, no se puede ir más arriba. Ya esta

hecho todo lo que se podía hacer.” (abenduak 3)

Diskurtso honen atzean eszeptizismoa suma daiteke.

Kooperatibagintzaren etorkizuna ezingo da orain arteko bide

beretik landu. Ezin zaie garai bateko idealismoei eutsi.

Kooperatibak gizartea eraldatzeko bokazioz jaio eta garatu

baziren ere, gaur egun gizarteak daramatza kooperatibak.

Hazkuntzaren ajeak

“Ni ere eszeptikoa naiz. Zentzua galdu egin

du(kooperatibagintzak), ez dago zentzu argirik”

(apirilak 22)

Kooperatibak tamainaz asko handitu dira euren ibilbidean zehar,

horrek ondorio nabarmenak izan ditu partehartzearen hoztean

esate baterako. Diskurtso honen arabera, bazkideek, eta

orokorrean langileek, gero eta gutxiago parte hartzen dute. Eta

horri dagokionean ere ezin da gauza handirik egin. Geuk sortu

ditugu gainegitura eta antolaketarako estruktura zein organoak

baina orain ez dute funtzionatzen. Jendeak paso egiten du eta

ezin dezakegu ezer egin. Jendeak ez du parte hartzeko kulturarik

garatu.

“Haundi egin ahala partehartzea hoztu. Egun ez

dugu elkar ezagutzen (lehen bai)” (apirilak 22)

“Gero eta handiagoak garenez, gero eta

burokrazia handiagoa dago eta jendeak ez du

partehartzen” (azaroak )

Partehartzearen gaiarekin jarraituz generazioen arteko etenak

ere ez du lagundu horretarako. Ez dugu kooperatibagintzaren

muina transmititzen jakin. Ez dugu asmatu behar bezala

transmititzen. Erantzukizuna batzuen gain bakarrik uzteko joera

eta kultura da garatu duguna. Indize handiena duenak, hau da,

diru gehien irabazten duenak pentsatu dezala, besteok egin

egingo dugu.

232

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!