31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

hoi ukitu edo ez. Eta berak esaten badik hori ez

ukitu eta ukitzen badet, ba akaso badakit atea non

dagon. Eta hau gurea da, guk dauzkeu erabakitzeko

ahalmenak, eskubideak, honen aldaketarako eskumena

ere guk daukeu hortarako ere bai. Azkenen ustet danen

arten egindako zerbait dala eta gainera ondarea.

Gizartea nolabait hobetu nahi baldin bada hau ere

bide bat da. Azkenean hau ondo baldin badijoa eta

hemen balore batzuk tinko mantentzen badira ba

norberak balore horiek eraman ditzake hemendik

kanpora. Familiara, lagun artera, dana dalakora.”

(ET2;H3)

4.1.2 Zerk bereizten ditu kooperatibak?

Aurreko puntuan kooperatiba modu berezituan ikusteko dauden

zailtasunen inguruan jardun dugu. Puntu honetan kooperatibak

zertan bereizten diren aztertzen saiatuko gara. Hauek dira

galderak: Zer da kooperatiba bat? Zer izan beharko litzateke?

Enpresa kapitalista eta kooperatiboaren arteko berdintasun eta

desberdintasunak aztertzerako orduan hainbat elementu

identifikatu ditugu. Alde batetik, inplikazioa. Kooperatiba

baten inplikazio maila altua egon beharko litzatekela uste du

1-4 partaideak, baina aldi berean, bere ustetan, Fagor Arrasaten

Sozietate Anonimo baten moduan funtzionatzen dutela ere ikusten

du. Ez du inplikazio berezirik ikusten eta bakoitza bere lanera

mugatzen dela uste du.

“(kooperatiban) jendia egon bihako litzake askoz

gehixau inplikauta, nik usten dot enpresa kapitalista

baten baino, baina nik praktikan eztot ikusten hola

danik, eh. Nik usten dot, nik behintzat ikusten

dotena nere inguruan da ba, SA baten bezela

praktikamente funzionatzen dabela. Nere inguruan

behintzat, e. Bakoitzak eitten dittu bere zortzi

orduak eta ahazten da, nik uste dot danana dala eta,

ez litzake hola izen bihar, baina… nik ikusten dot

realidadian, nere inguruan behintzet hola ikusten

dot.” (ET1;H4)

Kooperatiban edonora heltzeko bidea dago bazkide beterano honen,

3-3 partaidearen iritziz hori da bereizgarririk garrantzitsuena.

“neretako inportantiena da kooperatibetan

daukagula, acceso a cualquier cupula de, del

estamento de la cooperativa”. Hemen edozein jun leike

edozein lekutara, hau da, norma batzun barruan. SA

anonimatan ba ez, gariela pixkat gehio.” (ET3;H3)

261

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!