31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

“pakete guztia, herrixan daukoun nesezidade

guztiak, ze lan ein bihouen horreikin nezedidade

horreikin. Zela egon bihouen gure artian. Gure

artian, gure nezezidadiekin, azkenian, hori mundu

hori. Diferentzia. Eske kapitalista baten, han

badakik zer daukan, 8:00etatik 18:00etara eta hamen

ein bihok hainbeste eta hak etxok besterik eta

normala dok.” (ET1;H1)

SA baten moduan funtzionatzen du, ez dago diferentziarik

Kontrako iritzirik ere agertu da. Jarrera ezkorra agertzen du

1-6 partaideak. Gaur egun, hau ez da garai batean zena. Lagun

hau benetan eszeptiko agertzen zaigu, SA baten moduan

funtzionatzen du kooperatibak eta ez dago alderik. Hori horrela

izanik zaila egiten zaio desberdintzen duen elementurik

identifikatzea eta ondorioz etorkizunera begirako heldulekurik

aurkitzerik.

Eszeptiko agertzen zaigu etorkizunaren aurrean; ilun ikusten du

etorkizuna baina badirudi gai sozialetan inplikatzeak ekar

lezakeela argi izpiren bat.

“gai sozialetan eta gehixau inplikau edo, baina

gaur egun ez dakit nik. Azkenian funtzionatzen dau SA

baten moduan edo. Ez dakit.” (ET1;H6)

4.3.3 Diferentzia parte izatean dago

1-5 partaide gaztearentzat berriz parte izatean dago

diferentzia. Lan bazkideak jabetza aldetik eta erabakitzeko

eskubidea duten heinean parte hartzeko aukera dute eta hor dago

benetako diferentzia. Parte hartzeko aukera horrek egiten ditu

berezi kooperatibak.

“bueno, danok parte txiki bat ga azkenian, parte

txiki bat ga diru bat daukou hor, gauzak ondo

doiaztenian eta gauzak gaizki doiaztenian ba… ba hori

ondo doianian jaso eitten dou eta gaizki dagonian

emon ein bihakou. Ta azkenian parte ga hor, eta

hoixe, hori da diferentzia, parte gazela danok. Ta

hori…” (ET1;H5)

Zein da kooperatibaren izateko arrazoia?

Arautegia bete eta kasu egin behar zaio eta hori betetzeak

egiten duela desberdin aipatu du 1-2 partaideak, baina hortik

haratago idearioari erantzun behar zaiola dio. Kooperatibetako

benetako izateko arrazoiari erantzuten saiatzeak egiten du

desberdin kooperatibatibagintza.

280

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!