31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

eraikitzaile-pragmatikoaren baitan kokatzen direnen artean

jarrera hori egotea, batez ere arlo soziala lantzeko ezinbesteko

ikusten baitute arlo enpresariala sendo egotea. Dena den, ez da

jarrera nabarmena, eta ez dago diskurtso oso baten oinarrian.

Posizio baikorra edo triunfalistari dagokionean, ez dugu Fagor

Arrasateko kolektiboan horrelako diskurtsorik aurkitu. Aipatu

dugu guk Arrasaten aurkitutako diskurtso guztien abiapuntua

kooperatibagintzak bizi duen zentzu krisia dela. Eta esan dugu

atal teorikoan Azkarragaren posizio triunfalistaren

diskurtsoaren atzean kokatzen direnen iritziz, AKEk ez duela

inongo zentzu krisirik bizi ez eta inongo identitate krisirik.

Beraz, Azkarragak identifikatutako diskurtsoen eta guk Fagor

Arrasateko kooperatiban aurkitutakoen artean bada alderik.

Diskurtso batzuek galera sentimendua konpartitzen dute eta

jarrera postmodernoaren zantzuak ere egon daitezke

zenbaitzuengan. Argia dena zera da, jarrera triunfalistarik

aurkitu ez dugula. Guk landutako hiru diskurtsoen atzean

kooperatibagintzaren norabidearen inguruko kezka eta zentzu

krisia leudeke.

Diskurtsoen identifikazio eta karakterizazioan, beraz, mapa

hirukoitz berria ekarri digu Fagor-Arrasaten egindako

begiratuak.

1.1.2 Kooperatiba eta kooperatibagintzaz

492

1. Helburua/ b)azpi-helburua: kooperatibako partehartze eta

demokraziaz, gizarte erantzukizunaz eta kooperatiben

etorkizunaz eta elementu ezberdinen gaineko iritziak.

Diskurtso nagusietatik gai xeheagoetara etorriz, kooperatiba eta

kooperatibagintzaren barruko elementuei buruzko iritziak

aztertuko ditugu jarraian. Azterketa kualitatibo bidez

identifikatu eta aztertu ditugu, eta galdetegi bidez neurtu

elementuoi buruzko adostasun maila azterketa kuantitatiboan.

Oraingo atal honetan, elementu horien emaitzak, atal

kualitatiboan aztertutakoak eta kuantitatibotik eratorritako

emaitzak gurutzatuko ditugu ondorio orokorrak azaltze aldera.

1.1.2.1 Zergatik lan egin kooperatiban?

Kooperatiban lan egiteko arrazoiak nola formulatzen diren jakin

nahi izan dugu. Zergatik lan egin kooperatiba batean? Zertan

bereizten dira kooperatibak, edo zergatik hobestu daiteke

berauetan lan egitea?

Diskurtso eraikitzailearen inguruan kooperatiba enpresa formula

bat baino gehiago dela aipatzen dutela esan dugu. Baina,

zenbatentzat da Fagor Arrasaten formula kooperatiboa

baliagarria? Galdetutakoen artean, baliagarria da gehiengoaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!