31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

lituzke kooperatibak eta proiektua gaurkotu. Gaur egun

belaunaldi ezberdinek parte hartzen dute kooperatiban eta

seguruenik ez dute berdin pentsatzen hogei- hogeitamar urteko

gazteek eta berrogeitamar ingurukoek. Denon artean gaurkotu

beharko litzateke proiektu hori, bereziki belaunaldi berriak

kontuan izanez.

“ba oingo proiektua e, erun biko zan oingo

denporetara. Ikusten dot gaztiak eztauela… jente

gaztiak, 20-30 urte daukenak eztauela pentsetan guk,

50gora goiazenok bezela. Orduan hor badau diferentzia

bat eta uste dot gaur egun hortara hori adaptau ein

bihako zala, kooperatiba sortu zanian zauen ba,

langilia askoz kastigauta zauen. Ez euken eskubiderik

eta kooperatiba barruen askoz eskubide gehixau auken.

Orduen, ha izen zan salto haundi bat. Eta langiliak

badauko eskubide batzuk, bueno, gaur lortuta dauz

horrek eskubidiok kanpuan be, ba, bueno oin gure

proiektua erun biko geunke beste bide batzuetan.

Beste, sozialmente beste leku batzuetan. Danok

elkartu ta ondo bizi izan gaittezen.” (ET1;H1)

Aipatu bezala gaur egun kooperatibak eta SAk nahiko antzekoak

dira gauza askotan. Alternatiba bat eraikitzen hasteko balioetan

sakondu beharra dago eta proiektu berri bat eraikitzen hasi.

Hori bai, proiektu horrekiko identifikazioa izan behar dute gaur

egungo gazteek, bestela berriz ere akats bera egingo genuke.

“Eta lehen esan douen bezela nahiko berdinak

gare, nik uste dot behar dugula gure baloretan

sakondu eta proiektue nahi badugu ateratzie ba, gure

identitateak nolabait proiektu desberdin bat izateko,

SA-gandik desberdina. Bestela gauza bera eskaintzen

egongo gara ta, ez dakit uste dot proiektu horrek ez

dutela atrakziorik eukiko beste jende berriandako.”

(ET1;H2)

Balioetan sakondu behar da eta erakargarria izango den zerbait

desberdina eskaini gizarteari, eta bereziki belaunaldi berriei.

4.3.6 Nagusitzen diren balioak

Balioen sakontzeaz aritu gara, baina zeintzuk dira gaur egun

nagusitzen diren balioak? Horiek dira, nagusitzen diren horiek

dira sakondu beharreko balioak?

Lanpostu ona edukitzea da gaur egun kooperatiban eta orokorrean

gizartean dagoen balioetako bat. Azkenean, lan postu bat,

soldata on bat eta lasaitasuna edo segurtasuna da bilatzen

duguna, hori bai, 1-1 partaidearen iritziz hori gertatzen da, ez

daukagulako proiektu argiagorik. Proiekturik ez egoteak

konpromiso eza dakar berarekin eta azken finean ilusio falta.

283

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!