31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1982-1988

3. Taldearen indarra eta garrantzia

Arrasateko historian zehar, beste hainbat etapetan gertatu den

bezala, taldearen garrantzia azpimarratzekoa izan zen etapa

honetan ere. Laguntasun honen indarra gehienbat krisi garaietan

nabaritzen baita.

3.1. Kooperatibarteko laguntasun ekonomikoa

Arrasate astindu zuen krisialdiaren lehen ondorioetako bat

diruzaintzaren egoera larria izan zen. Momentuan emaitza onak

zituzten taldeko beste kooperatiba batzuei, Copreci eta Fagor

Industriali adibidez, kreditu interkooperatiboak eskatu

zizkieten hainbat hiletako gastuei aurre egiteko.

Ularcoko kooperatiben arteko galdu-irabazien fondo komuna

aspaldidanik hartutako beste elkartasun neurri bat zen. Ehuneko

ehunean egindako emaitzen banaketa horrek kooperatiba bat baino

gehiago zutik mantendu zituen garai txarretan.

Baina ohiko elkartasun neurriez gain, baziren krisialdi

sasoietan erabilgarri ziren beste baliabide batzuk: Complemento

de Compensación fondoa, Reubicación de Personal en Procesos de

Reconversión Industrial eta FISO fondoa, besteak beste.

Reubicación de Personal en Procesos de Reconversión Industrial

Ularcoko Zerbitzu Zentralak egindako ikerketa zen,

berregituraketa egoeran zeuden enpresek bazkide guztientzat

lanik ez zuten kasuetarako; beste kooperatibetan kokatzeko

irizpideak, eman beharreko pausoak eta abar zehazten zituen.

1983an zehar landu zen txostena.

Emaitza kaskarrak zituzten taldeko enpresei laguntzeko

kooperatiba arteko solidaritate fondoa ere sortu zuten.

3.2. Elkartasunik ez dagoen lekuan indarrik ez

Ordura arte, talde txikietan batu baziren kooperatibak, polikipoliki

maila eta arlo desberdinetako elkartzeari ekin zioten;

horren adibide dira hurrengo ekimenak:

3.2.1. Fagor marka

Ekonomikoki urte beltzak izan ziren hauetan, indar guztiak ez

zeuden zulotik nola irten pentsatzen, Ularcok talde bezala asko

aurreratu baitzuen.

Ularcoren 1985-88 plangintza estrategikoan mundu mailan

talderako marka komertzial bakarra erabiltzeko beharra

azpimarratzen zen. Handik gutxira Fagor izena proposatu zen

marka komertzial bateratu bezala, Ularco baino egokiago ikusten

zelako. Esan eta egin. 1986ko apiriletik aurrera Fagor markapean

181

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!