31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarri filosofikoak

Mondragon Taldeko gainontzeko kooperatibetako soldatak ere.

Azken hau, beti ere kooperatibaren jardun ekonomiko

positiboarekin lotzen delarik.

7. Lankidetza

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren arabera, solidaritatea

aplikatzeko eta enpresa-eraginkortasuna lortzeko, lankidetza

printzipioa honela garatu behar da:

a) Indibidualki hartutako Kooperatiben artean, Elkarteak

eratuz, sozietate eta lan- araubide homogeneoa sortzeko,

barne harturik emaitzen birmoldaketa komuna, bazkide

langileen transferentzien arauketa eta talde izatearen

ondoriozko sinergien bilaketa.

b) Elkarketen artean, egituraz gaindiko entitate eta

organoen eraketa eta kudeaketa demokratikoaren bidez,

guztion onura bilatuz.

c) Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren eta gainerako

euskal kooperatiben artean, Euskal Kooperatiben

Mugimendua sustatzeko xedez.

d) Estatuko, Europako eta munduko gainerako mugimendu

kooperatiboekin, guztion garapena zuzentzeko itunak

eginez eta baterako organoak sortuz.

Arrasateko Kooperatiben bereizgarri dugu ere kooperatiben arteko

lankidetza, kooperatibak elkar-ekintzan aritzean datza.

Lankidetza sistema honen oinarrian elkartasuna dago.

Arizmendiarrietarentzat funtsezkoa zen elkartasuna (lana eta

hezkuntzarekin batera); elkartasuna barrura begira: elkartzekolektiboaren

onurarako edo eta kanpora begirako elkartasuna:

komunitatearekiko elkartasuna.

Elkartasunak abantailak eman edo eskaintzen dizkio norbanakoari,

taldeak babesa eskaintzen du baina aldi berean, elkartasunak

ahalegina ere esan nahi du. Norberaren ahalegin pertsonala

komunitatearen mesedetan jartzea, eta batzuetan taldearen onura

norberaren onuraren gainetik jartzea eskatzen du. Elkartasuna

agertzea, hau da, solidario izatea beraz, jarrera kontua ere

bada eta ez da beti samurra izaten.

Baina badira Arrasateko Esperientzian jarrera horren erakusgarri

diren esperientziaren baitako hainbat elementu: ordainketa

sistema (6. printzipioan landu duguna), gizartea kontuan hartu

eta gizartea eraldatzeko ahalegina (soldatak eskualdeko batez

besteko mailara mugatzea, gizarte ekintzak diruz laguntzea,

lanpostuak sortzea…)

Ariketa zaila da gaur egungo kooperatibistentzat Mendebaldeko

gizarte honetan planteatzen zaiguna. Badirudi gizartean joera

indibidualistak direla nagusi eta printzipio honen arabera

78

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!