31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

3.2.5 Greenwood eta Gonzalez

Fagor taldean garaturiko ikerketa dugu Culturas de Fagor lanean

azaltzen dena. Fagor taldea 12 kooperatibaz osaturiko multzoa

dugu, MCC taldearen barruan egonik ere hasierako eskualdeko

elkartzeari eusten diona. Ikerketaren helburu nagusia

kooperatiben arlo gatazkatsuak identifikatzea zen, protagonisten

ikuspuntutik. Eztabaida taldeetan bildurik zenbait gairi buruz

eztabaidatu zuten: partehartzea, hierarkiak/berdintasuna,

enpleguan segurtasuna, kooperatiben elkarketa eta autonomia...

“El objetivo concreto de la orientación

antropológica de este estudio es vincular la dinámica

organizativa ya estudiada a la manera en que esas

realidades organizativas son experimentadas por sus

protagonistas. ¿Cuáles son sus diferentes

percepciones de estos procesos? ¿Qué grado de

heterogeneidad puede coexistir con un esfuerzo

cooperativo como éste? ¿Cuánto han cambiado las ideas

fundamentales con el tiempo? 29

“Nuestro propósito era aprender cómo era

procesada la experiencia del entorno institucional en

la mente de personas que ocupaban diferentes

posiciones en las cooperativas, y comprender las

propiedades y la diversidad de sus experiencias.” 30

Ikerketa lan honek kooperatiba barneko distantzien areagotzea

diagnostikatzen du, beren protagonisten pertzepzioetatik

abiatuz. Ondorengo lerroetan ikerketaren ondorio nagusienak

laburbilduko ditugu.

Autoreen arabera, bazkideek taldea arautzen duten arauak

sortzeko eta aldatzeko ahalmena eta aukera dute. Hala ere,

ikerketaren emaitzen arabera, bazkideek ez dute uste behar beste

informatuak daudenik taldearen ekintzen inguruan, eta horren

erantzukizuna gestorei egozten diete. Ikertzaileek aitortzen

dute, dena den, Fagor kulturak eragina duela langileengan eta

hauek enpresarekiko atxikimendu sendoa adierazten dutela.

Botere harremanei dagokienez, kooperatiben berdintasun

printzipioaren gainetik, bazkideek boterea besteen esku

ikusteko joera dute. “Goikoak” eta “behekoak” bikoiztasuna

darabilte diskurtsoan, zuzendaritzakoei erreferentzia

egiterakoan. Zuzendariek, ordea, boterea euren esku ez dagoela

sentitzen dute. Gogorarazten dute esperientzia sozio-ekonomikoa

dela, eta kooperatiba barnean balore gehiago daudela ez direnak

merkantilista hutsak (elkartasuna esaterako).

29 Greenwood, D. eta Gonzalez, J.L: Culturas de Fagor. Estudio antropológico de

las cooperativas de Mondragón. Txertoa. Doonostia. 1989. 92.orrialdea.

30 Greenwood, D. eta Gonzalez, J.L: op.cit. 96.orrialdea.

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!