31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

kredibilidadia galtzen dau, argi dao gaur eguneko

sistema ekonomiko hontan ba, ezingo garela sekula

bizi ondo guri gustauko jakun besteko ondo ez. Ze

azkenien konpetibidadie haundixe da eta abar baina

argi ta garbi. Ba saiatu esaten dozuna eta eitten

dozunan artian ba ez ipini helburuak oso altu ze

igual ezingo dozuz bete. Ipintten bozuz oso altu eta

gero ez badozuz betetzen ba jentiangan fustraziñua

generetan dau. Gauzak azaldu realidadie kontuan

hartuta.” (ET4;H2)

Inplikazio maila igo eta ilusioa lortzeko zer egin beharko

litzatekeen galdetu dugu, formazioa eskaintzea izan daiteke bide

bat baina gazte hauen ustez horrelako eztabaida taldeak ere

lagungarri dira.

”ba, eztait. Halako kursillo batzuk eta debatiak

eta jendia…” (ET1-H5)

“e, ba laguntzen dabe, honek berba eittiak eta

laguntzen dau. Laguntzen dau, baina zer ein bihako

litzaken ez dakit.” (ET1-H4)

“hirugarrenian edo laugarrenian lortuko halako

konklusiño moduko batera heldu da…” (ET1-H5)

Arlo sozialeari dagokionean, ez bada ezer egiten galdu egingo

da.

“eta beste arloan, sozialian segun zer eitten

dan. Ez bada eitten ezer jungo da galtzen.” (ET4;H2)

Aldiz, egiten bada emaitzak etorriko dira eta esperantzarako

tartea egongo da. Oraindik orain 2-1 partaideak galdu ez diren

balio inportanteak ikusten ditu kooperatiban eta horiei heldu

eta berrien gainean lan egin behar dela dio.

“eitten bada, gerua etorriko da. Eitten bada eh! Eta

hortxe dauela koxka. Ein in bida dala eta ikusi biha

dala etorkizuna. Don Jose Mariak ikusten auen

etorkizuna hemendik 20 urtera, zeozer esateko. Eta

holako bisionario edo, gaur egun holakoik ez dot uste

daonik eta estrategiak montau ein biha dia eta lana

ein in bida ta. Zaile da baine eitten bada, ta

gaztiak bazatozte poliki poliki ta zeuen eskutan dau.

Nik uste dot, esperantza badauket ez dala hori egun

batetik bestera galduko nahiz da formakuntza eskasa

eon bide horretatik hasieran, gero bertan jendia

poliki poliki jentia eingo dala. Uste dot balore

inportantiak dazela kooperatiban galdu ez tiazenak,

pentsau arren galdu diala oindion danak ez dia

galdu.” (ET2;H1)

308

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!