26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

V. Sorburu-testuen testuinguruak

Eszeptiko eta sinesgabea, burlati, epikureo eta estoikoa, ezaugarri horiek guztiak

biltzen zituen, aldi berean, Samaniegok. Ilustratu tipikoa izan zen Laguardiakoa, hots,

deserosoa boterearentzat; entziklopediazalea ere bai, garaiko modaren arrastoan.

Armonia unibertsalaren zentzu guztiz horaziarra 13 zuen, eta zentzu hori izan

zuen existentzia-gidari, “El pastor y el filósofo” alegian (VI-1) irakur dezakegun bezala:

“En el feliz estado en que se goza / del vivir ni envidioso ni envidiado”. Jareñoren

iritzian, aurea mediocritas kutsua duen mezu hori da, beharbada, Samaniegoren

alderdirik baliozkoena eta egungoena (in Samaniego, 1969: 41).

Arazoak izan zituen Logroñoko Inkisizioarekin, liburu debekatuak

irakurtzeagatik eta bere portaera arinxko, lasaka eta limuriarengatik. Atxilotzeko autoa

eman zuen auzitegiak, haren idazki batzuk moralgabeak zirela iritzita. Hori zela eta,

idatzi ohi da Portugaleteko karmeldarren komentuan erretiratu zela 1793an. Baina,

Palaciosek ikertu zuenez (1975: 117), hori ez da egiazko datua. Samaniego ez zen toki

hartan egon, ez baita agertzen egoiliarren zerrendan, Humboldt eta beste zenbait bezala,

esate baterako. Palaciosek sumatzen du horregatik eta beste zantzu batzuengatik (hala

nola, Jovellanosen, Samaniegoren adiskidearen, Diario egunerokoa irakurrita),

Inkisizioaren eragina oso ahuldua zegoela ordurako: “Podríamos decir que se trataba de

una institución para juzgar y castigar a «herejes» pobres, ya que las personas de cierta

posición social conseguían escapar siempre a sus posibles rigores, o rebajar sus penas”

(ibidem).

Beraz, bere garaian badaezpadakotzat jo zuten moralaren aldetik, libertino

kutsukotzat; hala eta guztiz, paradoxikoki, espiritu moralizatzailekotzat jotzen dugu

gaur egun, are moralistatzat ere, hainbesteraino non, harrigarria bada ere, haren alegiak

irakurtzeko ohiturak ikastetxe erlijiosoetan iraun duen luzaroen.

Generoaren etapa berri bati hasiera eman zion Samaniegok Espainian, La

Fontainek Frantzian eman zion moduan: La Fontainek arnasa berria ekarri zion

generoari eta alegiagintza modernoaren eredua taxutu zuen; ondoren, Iberiar

13 Gogoan har bedi, Horazioren Ars Poeticaren bertsio bat idatzi zuela, argitaratu ez zuen arren

(Versión parafrástica del Arte Poética). Berriki atera du argitara Emilio Palaciosek, Samaniegoren Obras

Completas. Poesía. Teatro. Ensayos. lanean (2001). Horrek erakusten du, argiro, bazuela gure

Samaniegok halako gogaidetasun bat Horazioren erakutsiekin. Bertsioa dela-eta, aldeko epai ezin

laudoriozkoagoak eskaini zizkion García Gualek, arabarraren heriotzaren berrehungarren urteurrenaren

karietara antolatutako biltzarrean (García Gual in Palacios, 2002: 70-79).

101

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!