26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

kulturetan sartzen joan garen neurrian, geurea galdu gabe, jakina, aberastuz joan gara

guk geuk geneukan altxor autoktonoa” (ibidem: 8).

Liburuaren jasotzailea edozein euskaldun da. Hala ere, Etxebarriak dio egokiegokia

dela DBHtik hasi eta Batxilergo zein goragokoentzat “bakoitzak bere adinean

adineango azterketa egin eta behar diren emaitzak lor ditzan” (ib.: 9). Eguneroko

bizitzarekin uztartu nahi du egileak alegien mundua. Izan ere, “hirukoitasun bat” lortu

nahi luke: “ESKOLA-ETXEA-HERRIA”. Irakaslearen bizkar uzten du hori lortzeko

zubi-lana, “eskolan landuak, etxean eta gero herrian ere jarraipena izan dezan” (ib.).

Sarrerari amaiera moraleja batekin ematen dio: “Urak handi itsasoan / zuhaitz

ugari basoan / euskaldun izan, euskaraz bizi / zeure bizitza osoan” (ib.: 10). Euskaraz

bizitzeak du garrantzia Etxebarriarentzat, eta helburu hori du, besteak beste, bere lanak.

Alegiek osatzen dute bigarren atala, 30 guztira. Neurri eta doinu bana, guztiak

diferenteak, egokitu die egileak, pentagrama eta guzti. Arrazoia argitzen du egileak

sarreran: “fabula bakoitza ezagutzeaz gain, Euskal Herriko bertso-mota eta euren

musika-soinu ezberdinak ezagutu eta gozatzeko” (ib.: 9). Bestalde, marrazki bana dute

alegiek, testu bakoitzaren edukia eta mamia azaltzeko.

Hirugarren atalean didaktika-bidea proposatzen du Etxebarriak testua aztertzeko:

irakurtzea eta abestea, arloak identifikatzea, hiztegia lantzea eta iturriak ezagutzea.

Arloak zehazten ditu gero, eta arlo bakoitzean landu beharrekoa: etnografia, linguistika,

literatura, antropologia, soziologia, erlijio eta sineskerak, etika eta ohitura zaharrak (ib.:

139-143).

336

Corpusa eta iturriak

Alegion jatorri bikoitza aipatu zuen Etxebarriak: “Fabula aukeraketa honek

Euskal Herria bera du oinarrietako bat eta bere ondoan, mundu zabala, batez ere mundu

greko-latinoa. Iturriak, idatziak izan dira batez ere, baina ahozkoa ere bai, oraindino

zorionez, gure Euskal Herri zaharrean ahorik aho dabiltzalako belaunaldiz belaunaldi

fabula eta gainetikook” (ib.: 140). “Batzuk Euskal Herrikoak eta beste batzuk Euskal

Herriratuak” (ib.: 141).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!