26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II. Alegiaren historiaz

ezabatu zuen, eta narrazioak testuingururik gabe gelditu ziren. Gainera, dirudienez,

Demetriok narrazio biluzi horiei irakaspenak erantsi zizkien. Dena dela, sarritan,

Demetriok erantsitako irakaspen horiek desbideratu egiten dira narraziotik logikoki

atera daitekeen konklusiotik.

Moralizatzaileagoa eta didaktikoagoa bilakatu zen, beraz, generoa. Hala ere,

alegietatik ondorioztatzen zen morala paganoa zen: ezinezkoa da gauzen kondizio

naturala aldatzea, ezta giza kondizioa eta gizakien izaera ere. Era berean, Demetrioren

irakaspenak orokorregiak dira eta ikasi beharrekoaren izaera ahistorikoa nabarmentzen

dute, haien etika abstraktua balitz bezala (García Gual, 1975: 186).

Demetrioren bitartez, genero beregaina bihurtu zen alegia. Gero, Demetriorenak

bertsotan jarrita, bilduma berriak plazaratu ziren, 300-400 ale ingurukoak. Eta, alegia

haien artean, berriak ziren asko eta asko. Inperio garaian alegia bakoitzaren aldaera

ugari ibili zen. Perryren iritzian, Demetrioren bildumatik datoz, seguru asko, Erdi Aroko

eskuizkribuen bitartez, guganaino iritsi diren greziar alegien bilduma anonimoak.

Alegia esopoar haien interesa gaietan dago, batik bat: asmamen handikoak dira, eta

originalak (Janssens, 1955: 21).

Bildumetako alegiak filosofia-eskoletara igaro ziren, gero. Rodríguez Adradosek

ederki laburtzen digu alegiaren bilakaera-ildo harrigarria: aristokraziaren aurkako

genero ez adeitsu izatetik, tradiziozko balioei haien ordaina ematetik, askatasunez hitz

egitea eta iseka egitea libre uzten zuten jaietan landua izatetik, filosofia berrien altzora

igaro zen, naturaren eta egiaren oinarrien gainean gizarte berri bat eraiki nahi zuten

filosofien altzora. Filosofia sokratikoaren magalera, lehenik; filosofia zinikoaren eta

estoikoaren magalera, gero, K.a. IV-III. mendeetan (Rodríguez Adrados, 1979: 409).

Zinikoek beren erakutsiak zabaltzeko erabili zuten alegia, eta beren ideologiaren arabera

garatu zuten: gizarte-ordena zaharraren aurkako arma gisa erabili zuten beste behin ere,

adierazpide burlesko eta satiriko moduan. Horregatik berpiztu zuten neurri janbikoa,

alegiak prosaz lantzeko modaren ostean 9 .

9

Garaitsuan, K.a. 200.aren aldera, hain zuzen, sanskritoz idatzita agertu ziren indiar alegiak,

Pantxatantra esaten zaion bilduman.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!