26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

III. Metodologiaren oinarriak

Borgesen ustez, poesia itzultzeko modurik onena da, sorburu-hizkuntzaren

barruan dauden aukeren artean, poetak esan zuena, edo esan nahi izan zuena, behatzen

ahalegintzen dena. Horretarako itzulpen literarioa egin behar da, ez ordea literala (in

Alifano, 1986: 59-60).

Lefevereren iritzian, ez dago metodo perfekturik poesia itzultzeko, ezta

bestelako testuak itzultzeko ere. Inoiz ez da lortuko irtenbide magikorik itzultzean; izan

ere, itzultzea ez da zientzia-jarduera bat, giza jarduera bat baizik (in Vidal Claramonte,

1995: 55). Adibide modura, Lefeverek dio (1997: 52) ezen itzulpenaren poetikak agindu

duela betidanik, Europako sisteman (eta Ameriketakoan), poesia neurri eta errimarekin

itzuli behar zela eta ahaztua eduki duela hasierako poesiak, greko klasikoz eta latinez

idatzitako poesiak, ez zuela batere errimarik, eta, neurria bazuen arren, ondorengo

hizkuntzetako literaturetan erabilitako neurriak oso diferenteak izan zirela. Itzulpenaren

poetika horrek bigarren mundu-gerrara arte iraun zuen.

Bestalde, zenbait autorek –Lefeverek (1975), Etkindek (1982: 18-27) eta

Holmesek (1988), esaterako– poesia itzultzeko moduak deskribatu zituzten, batez ere,

preskripzioa alde batera utzi eta itzulpen-ikerketan deskripzioa gailendu zenetik.

Horietatik Holmes argiena eta sintetikoena dela esan liteke, eta horregatik Holmesen

deskribatzeko modua erabiliko da lan honetan.

Holmesek, Translation Studiesen baitan, historian barrena poesia itzultzeko lau

irtenbide soilik atzeman daitezkeela dio; izan ere, itzultzaileak beti aurre egin behar dio

dilema berberari, hau da, aukeratu behar du jatorrizkoaren hotsezko nolakotasunak

lehenetsi behar dituen ala jatorrizkoaren irudiak eta esanahia. Aukera bakoitzak

itzulpen-poetika desberdin jakin bati erantzuten dio, baina ez da bat bestea baino hobea

(1988: 22-23). Hauek dira lau moduak:

- Mimetikoa, jatorrizkoaren forma ahalik eta ondoen imitatzea helburu duena.

- Analogikoa. Itzultzaileek jatorrizkoaren formaren funtzioa aztertzen dute

jatorrizkoaren tradizio poetikoan, eta, ondoren, bertsozko forma bat bilatzen dute

xede-literaturaren tradizio poetikoan funtziokide dena.

- Organikoa. Jatorrizkoaren eduki semantikotik abiatzen dira, eta ez formatik.

- Desbideratua edo arrotza. Poetak ez du kontuan hartzen ez jatorrizkoaren forma

ezta edukia ere.

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!