26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

III. Metodologiaren oinarriak

Lefeverek, Eskola horretako teorikoak, bi kontzeptu giltzarri ekarri zituen

itzulpen-teoriara bere Rewriting and the Manipulation of Literary Fame liburuan

(1992): berridazketa 11 eta manipulazioa.

Autorearen iritzian, itzulpena berridazketa mota bat da, berridazketarik

eraginkorrena, egile baten irudia edota garai jakin baten, genero baten, batzuetan

literatura oso baten irudia, harena ez den beste kultura batean proiektatzeko duen

ahalmenarengatik. Berridazleen esku daude, nagusiki, literatura-lanen biziraupena eta

harrera (1997: 13). Irakurleek gehiago jotzen dute, gainera, berridazleek berridatzitako

literatura irakurtzera idazleek idatzitakoa irakurtzera baino (ib.: 17).

Eta berridazketa orok manipulazioa dakar berez. Berridazleek, hots, baita

itzultzaileek ere, jatorrizkoak manipulatu egiten dituzte, itzulpenok garai bakoitzeko

joera ideologikoen eta poetologikoen baitan egokitu daitezen. Hau da, berridazleen

ageriko jardunaren azpian beti egoten dira mugatzaileak ezkutuan. Lefeverek

hertsatzaile deitu zien halako mugatzaileei, eta adierazi zuen itzulpenei buruzko

ikerketek hertsatzaile horiexek ekarri beharko lituzketela argitara, itzultzailearen

estrategiak mugatzen baitituzte.

Halatan, bada, teoriko hauek uste dute xede-kulturaren gizarte-arauek eta

literatura-konbentzioek gobernatzen dituztela itzultzailearen aurreiritzi estetikoak, eta,

horrenbestez, arau eta konbentzioek eragina daukatela itzulpen-hautuetan. Horregatik,

garai konkretu bateko jakinduria antolatzeko moduak determinatzen du itzultzearen

izaeraz egiten den gogoeta oro. Arauak, beraz, behin-behinekoak, aldakorrak eta ezegonkorrak

dira.

Manipulazioaren Teoria Michel Foucault filosofoak esandakoari hurbiltzen zaio.

Foucaultek, besteak beste, idazketa –eta idazketak adierazten duen pentsamendua–

diskurtso menperatzailearen adierazpidearekin lotu zuen. Hala, itzulpenak ere,

berridazketa gisa, bat egiten du diskurtso menperatzailearen adierazpidearekin

(Carbonell, 1997: 56).

11 Rewriting edo berridazketa terminoak ekidin egiten du itzulpen, egokitzapen, emulazio eta

abarren artean sailkapenak egin behar izatea (Lefevere, 1997: 66-67).

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!