26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

V. Sorburu-testuen testuinguruak

plait : c’est la grande règle, et pour ainsi dire la seule” (ibidem: 9). Berriro hartu zuen

gaia hizpide, seigarren liburuko 1. eta 2. alegietako bertso-lerro hauetan: “En ces sortes

de feinte il faut instruire et plaire / Et conter pour conter me semble peu d’affaire” (ib.:

209, 5-6. bb).

- Egiantzekotasuna eta bienséance (egokitasuna, ahalkea, begiramena) delakoa

errespetatzea. Egiantzekotasunaren gaiak, edozein modutan, ñabardurak ditu La

Fontaineren obran. Inoiz idatzi izan da, Giraudouxen irakur daiteke, bere gaztetako

lanbidea zela-eta 6 , La Fontainek natura ezagutzearen eta behatzearen esperientzia

erantsi ziela alegiei. Vosslerrek, baina, ukatu zuen hala izan zela. Haren ustez, La

Fontaine alegien bidez iritsi zen animalien mundura; ez, aitzitik, animalien bidez

alegietara (1947: 79). Beraz, literatura-esperientzia zegokeen oinarrian.

- Arrazoimenaren nagusigoa da beste printzipio klasikoetako bat. Bons sens

esaten zitzaion, beste modu batean, arrazoiari; sen ona berdin arrazoia, hortaz. La

Fontainek berak bons sensa sottiseari kontrajarri zion, hau da, ergelkeriari, generoaren

poetikaz ziharduela (1991: 178). Bienséancearekin badu zerikusia: egokia arrazoizkoa

da. Naturaren eta arrazoiaren aurkako guztia, aldiz, desegokia da (Vossler, 1947: 21).

- Arte-lana giza naturaren isla da mende klasikoaren estetikan. Naturalismoa

izan zen La Fontaineren bizitza-ikusmoldearen ezaugarri nagusia: ez zuen naturaz

gaindikoa ikustea lortzen. Horregatik, artean bilatu zituen La Fontainek bizitzan ezin

aurkitu zitzakeen oreka, armonia eta betetasuna. Halatan, bada, gizakia, gizartea eta giza

grinak ispilatzen dira La Fontaineren gogoetetan, ironiaz eta umorez.

Gizakia handinahia da, traidorea; zibilizazioak atzera egin du. Ez dago errukirik

La Fontainerenean. García Gualek, ildo horretan, zera dio: “El mundo de las bestias

parlantes es pintoresco, divertido, pero encierra un fondo cruel y descubre una visión

desilusionada del comportamiento feroz de los humanos” (1999: 222). Giraudouxen

esanetan (in La Fontaine, 1980: 102), La Fontaineren alegia bakoitzak moral laikoaren

eta moral erlijiosoaren printzipioa ukatzen du, hau da, justiziak munduan erreinatzen

duelakoa, dela instituzioen bikaintasunarengatik, dela probidentzia dibinoarengatik.

Egia bakarra dago, ostera, La Fontaineren alegietan: gizakien maltzurkeriarengatik eta

arduragabekeria dibinoarengatik erreinatzen du injustiziak munduan.

6 Château-Thierry dukerriko baso-ikuskaria izan zen, aita bezala.

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!