26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alegia klasikoak euskaraz

edertzeko eta berritzeko bitarteko bat baino: alegialariak mamiaz gehiago kezkatu ziren

formaz baino.

Erdi Aroan ez ziren ez Esopo ezta Fedro ere modu zuzenean ezagutu, hots,

bakoitza bere obrari lotuta.

Latinezko alegiak, aro horren hasieran, izenik gabe, Esoporen izenean edota

ezizenekin agertu ohi ziren. Nagusiki Fedroren alegiak baliatu ziren, haren garaian

baztertu baziren ere, eta, beraz, Fedroren alegien prosifikazioak hasi ziren erabiltzen,

baina Esopo izenaren pean edota Romulus 21 izenaren pean. 1596an atera zen Fedro

anonimotasunetik, Pithouk Codex Phitoeanus eskuizkribua argitaratu zuenean, latindar

alegialariaren izenpean.

40

Grekozko alegiak, aro horretan, hiru alegia-bilduma anonimotan ditugu:

Augustana deritzon bilduma, IV edo V. mendekoa Adradosen ustez (1969: 236), baina I.

edo II. mendekoa Chambryren ustez, Schneider-ek 1812an argitaratua, eta 235 alegia

inguru bildu zituena; Vindobonense deritzona, VI. mendekoa; eta Accursiana, IX.

mendekoa, baina Perryren ustez XIV.ekoa, Bonus Accursiusek 1479an argitaratua.

Bilduma haien egiletza auzi nahasia izan zen, Chambryren edizioa atera zen arte,

1925ean. Hausrathen edizioak (1940-1956) eta Perryrenak (1952) ere lagundu dute

egoera argitzen, eta Esoporen alegiatzat hartzen dira harrezkero.

Rodríguez Adradosek bildumen artean jarraipen moduko bat igarri zuen (1969:

236): Vindobonensea Augustanatik dator; eta Vindonobensetik, Accursiana. Bilduma

horiek guztiak bertsoz idatzitako alegia zaharragoen prosifikazioak dira.

XI. mendetik aurrera, elizak eta elizgizonek bultzada eman zioten alegien

zabalkunde handiari. Alegia ugari sermoietako etsenplu-liburuetara igaro ziren, abadeen

ekarpenez. Latinez idatzita egon arren, batere dudarik ez da, sermoietan, ahoz, herrihizkuntzaz

kontatu zirela, guztientzako baliagarriak izan zitezen. Hortaz, XI. eta XII.

mendeetan alegiak oso zabaldu ziren mendebaldean, eta arte erromanikoan ere egiazta

daiteke hori, elizetako apainduretan ikus daitekeenez.

21

Romulus Erdi Aroko kodex baten izena zen, eta goitizen moduan erabili zuten prosazko alegiabildumen

egileek.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!