26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. Alegiaren kontzeptuaz

1. Sarrera. Egoera ulertzeko eta egiantzekotasuna izateko beharrezko diren

informazio guztiak biltzen dira sarreran. Hau da, pertsonaiek

ingurumariarekin edo/eta haien artean duten harremana.

2. Nukleoa. Pertsonaien arteko gatazka, pertsonaiak hautatze-ekintzara

bideratuko dituena. Ezinbestekoa dute pertsonaiek hautatze-ekintza

gatazka-aldi honetan.

3. Bukaera. Hautatutako portaeraren ebaluazioa. Hautuak arrakasta edo

porrota dakarren, hots, hautuaren alde pragmatikoak, agerian utziko du

zer nolako ebaluazioa egin (ibidem: 141-1 1).

Horrenbestez, alegiaren erakutsia eta hautatze-ekintzaren ondorioa bat datoz, eta

ebaluazioa, ondorioz, kontakizunaren bilbean edo garapenean txertaturik dago.

Irakaspena egon daiteke edo ez: kontakizunaren ondorioa esaera orokor baten bidez

adierazteko aukera bat baino ez da.

Dena dela, zenbait adituk diote definizio estuegia dela Nøjgaardena, horien

artean Rodríguez Adrados-ek. Haren ustez, Nøjgaard muga zorrotzak ezartzen saiatu

zen alegiaren eta beste genero batzuen artean (hala nola, simila, alegoria, maxima,

etiologia, mitoa eta abar), malgutasunik gabe, ez baitzen gai izan onartzeko kontakizun

jakin bat bi generotan sailka daitekeela aldi berean, zer-nolako ingurumarian agertzen

den. Halaber, Adradosek deitoratu zuen Nøjgaarden definizioak ez aipatzea alegiaren

izaera satirikoa eta kritikoa. Are irmoago gaitzetsi zituen Adradosek definizioko action

morale eta évaluation esamoldeak; izan ere, egon badago alegia moralzale gisako bat,

baina halako alegiak bazterreko osagai izan dira alegia-bildumetan.

Hala, bada, Rodríguez Adradosek zeregin zailtzat jo zuen alegiaren edukia eta

forma zedarritzea, bi ikuspegi desberdin daudelako lehian, alegiaz ari garenean: ideia

modernoa eta ideia zaharra (1979: 17). Bildumetatik dator, hain zuzen, ideia zahar hori,

Demetrio Falerokoak, K.a. IV.ean, egin zuen lehen bildumatik eta geroztiko

bildumetatik. Anekdota, ipuin, nobela, maxima, txiste eta abarrekin nahasian agertzen

ziren animalia-alegiak bilduma haietan:

Efectivamente, estas colecciones modelo contienen a más de fábulas animalísticas (y de

fábulas en que intervienen plantas), otras en que se narran relatos relativos a dioses u

hombres y que podemos calificar alternativamente de mitos o anécdotas; o bien de

cuentos, novelitas, etc. (ibidem: 17).

1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!