26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

Halatan, bada, mogeldarrek, Adiskideen Elkartearen hezkuntza-asmo orokorrera

eta ilustratuen fede kristauarekiko atxikimendura 9 etorrarazi zuten alegiagintza.

Europako beste literaturetako lanekin alderatuz, euskaldunen lana beranduxe

etorri zen: 1668koa dugu La Fontaineren Fables lana, 1727koa John Gayren Fifty-one

Fables in Verse eta 1759koa Lessingen Fabeln. Generoa inguruko literaturetan noiz

agertu zen kontuan hartzen badugu, ostera, mogeldarren lana ez da hain berandukoa:

1776koa da Darretcheren itzulpena (Fables causides de La Fontaine en bers gascouns,

Baiona), 1781koa Samaniego arabarraren Fábulas en verso castellano, 1789koa Ibáñez

de la Rentería bilbotarraren Fábulas eta 1792koa Florian okzitaniarraren Fables.

Mogeldarren alegiak, beraz, lan horien ondo-ondotik etorri ziren. Kontuan har dezagun,

gainera, gaskoierazko itzulpena izan zela argitaratzen lehena, Frantziako hizkuntza ezadministratibo

guztien artean (Arkotxa, 2003b: 5).

Mogeldarren ondoren, alegialari andana bat sortuko zen Euskal Herrian bai

euskaraz (lan honetan barrena emango dut haien berri), bai gaztelaniaz (Ramón de Pisón

y Vargas arabarra, Fábulas originales en verso castellano, 1819; Angel Casimiro de

Govantes arabarra, Fábulas, cuentos y alegorías morales, 1833; Pablo de Xérica

gasteiztarra, Fábulas, 1869) (González de Zárate, 1995: 18-22).

Hortaz, ondoriozta liteke euskal herritar eskolatuek alegietarako isuria bazutela

eta, neurri batean, Euskal Herriko alegialarien eraginez esportatu zela generoa

Espainiara.

Adiskideen Elkarteak, baina, gaztelaniaz sustatu zuen alegien aldeko giroa

Hegoaldean, eta ez euskaraz.

Oreka falta sumatzen da, oro har, hizkuntzen trataeran Elkartearen Estatutos

direlakoetan eta ikasleentzako arauetan. Badago euskararen aldeko jarrera, bai. Esate

baterako, “Reglamento” delakoan: “El estudio de las Lenguas es el mas propio para la

juventud... Deberán empezar por el de las Nacionales, como son el Bascuence, y el

Castellano, luego le seguirán el Latin... el Francès, el Inglès y el Italiano” (Estatutos,

1985: 8). Baita honako honetan ere: “Unos se dedicaràn à las Mathematicas... otros a la

9

Lino Akesolok adierazi zuenez (1977: 59), alegiagintzaren bidez sartu ziren euskal apaizak,

lehengo aldiz, literatura hutsezko sailetara.

122

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!