26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alegia klasikoak euskaraz

zapalduen sentimenduak boteretsuen aurka. Rodríguez Adradosek tirania jotzen du

adierazpide horren sakoneko arrazoitzat; izan ere, larderiazko giroak egiari isekaren

mozorroa jartzera behartu zituen sortzaileak, oro har, modu ezkutuan kritika egin ahal

izan zezaten eta zigorretatik salbu egon zitezen, Tiberioren agintepean (1979: 38).

García Gualek disimuluaren teoria deitu zion jarduera horri (1995: 121):

38

Nunc, fabularum cur sit inventum genus,

brevi docebo. Servitus obnoxia,

quia, quae volebat, non audebant dicere,

affectus propio sin fabellas transtulit

calumniamque fictis elusit iocis (III. lib. Prol. 33-37) 16

Izan ere, asmo txarreko ondorio eta interpretazioak atera zituzten Fedroren

alegietatik eta horregatik salatu zuten; politikoki arriskutsutzat jo zituzten, antza denez,

Fedroren alegiak, eta, dirudienez, bi lehenengo alegia-liburuak debekatu ziren.

Gogoeta horiek zerabiltzala, ohiko esakun bati heldu zion, autozentsura, herrixehearen

zapalkuntza eta klase-bereizketa gogorarazteko:

Ego, quondam legi quam puer sententiam,

“palam mutire plebeio piaculum est”,

dum sanitas constabit, pulchre menimero (III. lib. Epil. 33-35) 17

Zenbait ezaugarri moral nabarmendu dizkiete Fedroren alegiei; horien artean

veritas delakoa (Mañas, 1996: 331). Gogoko zuen Fedrok tasun hori, gezurrari,

kalumniari kontrajarria. Sarritan tartekatu zuen alegietan: “Id esse verum parva haec

fabella indicat" (I. 15. 3) 18 ; “verum est aviditas dives et pauper pudor” (II. 1. 12) 19 ;

“vera fabulla” (II. 5. 6) 20 . Ildo horretan, beste edozein alegialarirenak baino

moralizatzaileagoak dira Fedroren alegiak: onak eta gaiztoak bereizi zituen moral

fedroarrak, eta gaiztoen zigorra zorrotz adierazi.

Fedroren alegia-kopuruari dagokionez, bestalde, ikertzaileak ez datoz bat.

16 Ibidem: “Labur-labur azalduko dut orain zergatik sortu zen alegiaren generoa. Askatasunik

gabe, esklaboek beren sentimenduak alegietara aldatu zituzten, ez ziren-eta ausartzen esan nahi zutena

esaten, eta horrela, istorio asmatu barregarrien bidez, kalumnia saihesten zuten.”

17 Mañasetik (1998): “Behin, gaztetxoa nintzela, esakun hau irakurri nuen: «plebeio bati

sakrilegioa zaio nabarmenkeriaz marmarka jardutea». Neure onean nagoen bitartean ez zait esakun hori

berehala ahaztuko.”

18 Ibidem: “Baieztapen horren egiatasuna alegiatto honek darakus.”

19 Ib.: “Hauxe da egia: diruzaleak aberats dira; eta apalak, pobre.”

20 Ib.: “Benetan gertatua den zerbait kontatzen duen alegia.”

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!