26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

V. Sorburu-testuen testuinguruak

Hirugarren liburua “A DON TOMÁS DE IRIARTE”-ri eskaini zion.

Bertsogintza garbi eta soilaren aldarri egin zuen. Eta Iriarte du horren eredu: “A la

naturaleza imploras solo. / Y ella, sabia, te dicta tus verdades. / Yo te imito” (ib.: 91).

Onean ibiliko zen Iriarterekin artean ere, harremana ozpindu baino lehen. Izan ere,

hirugarren liburuko lehen alegian, arrano atzaparkari, hego-arin eta zoliaren parekotzat

jo zituen Iriarte eta haren idazkera: “El Águila eres tú, divino Iriarte; / ya no pretendo

más sino admirarte” (ib.: 98).

Samaniegok bizkarra erakutsi zien gaztelaniazko ordura arteko alegiei: hautsi

egin zuen tradizioarekin, hala nola Sendébar, Calila e Dimna eta abarrekin 20 . Europatik

zetorren XVIII. mendeko korronte berria ilustratuagoa eta pedagogikoagoa zen (Jareño in

La Fontaine, 1969: 27-28). Horregatik, Samaniegok kanpoko iturri europar haiek hartu

zituen aintzat bere alegiak ontzeko. Eta ondoren, Europari eta munduari itzuli zizkion

alegiak (ibidem: 23): “después de vestir ‘de basquiña’ (sic) los temas adoptados, los

devolvió más allá de las fronteras”.

Prosazko hitzaurrean eman zuen bere iturrien berri: Esopo, Fedro eta La

Fontaine hautatu zituen, alegia-bilduma ugari irakurri eta gero. Badakigu imitazioa zela

XVIII. mendeko poetikan ezaugarri nagusietako bat. Samaniegok, poetika horretaz

jakitun, ez zuen originala izan nahi izan, ezta egundoko erdiespen poetikorik egin nahi

izan ere (ib.: 20). Aitortu zuen Esopo berehala utzi zuela alde batera, gaztelaniak

laburtasuna eta bizitasuna falta zituelako latinaren moduan aritzeko; geroago, Fedro ere

baztertu zuen, haren estilo bikaina ezin imita zezakeelako. La Fontaineren ereduari

jarraituz idaztea erabaki zuen, argumentuak Esopotik hartuz, eta askatasunez bere

jenioari jarraituz, alegiaren gorputz nagusia aldatu gabe, baina, ahal izanez gero, aldarte

berria eta grazia emanez (Samaniego, 1969: 52-54).

La Fontaine izan zuen, bada, eredu nagusi, baina bere erara eraberritu zuen.

“Prólogo”an La Fontainerekiko zordun zela aitortu zuen baina soilik “La Cigarra y la

Hormiga” eta “El Cuervo y el Zorro” alegietan eta besteren batean (“alguna otra”)

(ibidem: 53). Aitorpen horretan, hala ere, motz gelditu zen Samaniego. Izan ere, %35

dira La Fontaine, nola edo hala, oinarri harturik ondutako alegiak: 56 alegia 157etatik

20 García Gualek, dena dela, iradoki zuen Samaniegok ez zuela tradizio hori behar bezala

ezagutzen, eta harrotu zela ez ezagutzeaz (in Palacios, 2002: 57).

111

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!