26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

bilatuko ditut, nagusiki, ideologiaren eta poetikaren arrastoak, horietan ematen baitute

idazle eta berridazleek beren asmoen eta kezken berri.

Ideologiari dagokionez, beharrezkoa da zehaztea, lan honetarako, nolako lotura

izan duten berridazleek garaian garaiko kultura- eta hezkuntza-giroarekin: zer-nolako

kezka pedagogikoak zituzten, zer asmo pedagogiko zerabiltzaten… Paratestuak

aztertuko ditut jakiteko zein izan diren lanak argitaratzeko motibazioak, zein izan diren

lanen jasotzaileak, eta bestelako jakinkizunak.

Poetikari dagokionez, batez ere, alegiek zer funtzio izan duten arakatuko da.

Badu poetikak beste osagai bat generoari, egoerei, pertsonaia prototipikoei lotua

dagoena; osagai hori, dena dela, oso finkatua dago alegiaren generoan, eta ez da,

horregatik, bereziki landuko.

76

IV.2. Corpusa eta iturriak

Alegia klasikoen euskal corpusa arakatzea izan da lan honen egiteko nagusia.

Honako egile eta lan klasiko hauek hartu ditut abiapuntutzat: Esopo, Fedro, Isopete, La

Fontaine eta Samaniego. Eta, euskaratutako alegiak, denborari dagokionez, muga hauen

bitartekoak: hasieratik 2 3. urtera arte. Muga horietatik kanpo ere badira alegia klasiko

euskaratuak: generoa euskal literatura-sisteman indartzen hasi baino lehenagokoak,

bakan batzuk (Axular, Tartas); 2 3.etik hona artekoak, beste batzuk. Ataltxo bana

eskaini diet bi bazter-aro horiei. Eta, azkenik, formatuari dagokionez, honako hauek

hartu ditut: alegia-liburuak, aldizkarietako alegiak eta euskal katalogoetako Haur eta

Gazte Literatura goiburupean agertzen diren alegia, alegia-liburu eta albumak.

Corpusa biltzeko, euskal literaturako esku-liburuak (Onaindia, 1972-199 ;

Mitxelena, 196 ; Villasante, 1961; Sarasola, 1976; Calleja 1994; Etxaniz, 1997;

Aldekoa, 2 4...) erabili ditut abiapuntu bezala, eta corpusa osatzeko, honako iturri

hauek:

A. Katalogoak:

1) ARRIEN, Gregorio, Lino AKESOLO et J. J. GRANJA (1987). Haur

liburu didaktikoen errolda, 1800-1976. Catálogo de obras didácticas

infantiles 1800-1976. (L.g.: i. g.) (II. Euskal Mundu Biltzarra

bilduma).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!