26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI. Euskal berridazleen alegiak

Daranatzen testu batean aurkitu dut (1908: 123): “Le fini de ses productions poétiques a

valu à M. Adema le nom de «La Fontaine basque»”. Poeten mailara altxatzen du,

nolanahi den, deitura horrek Adema.

Poeta izaera horretaz, Ales Bengoetxeak dio Adema ia-ia poeta dela,

“poetatasunaren mugetan” dagoela (in Adema, 1991: 18). Nonbait, “herri xehearentzat”

idatzi zuelako eta “ez jende ikasiarentzat” (ibidem: 19). Edota, bestela esanda, jende

ikasiarentzat ez idatzi arren, erdiespen poetiko bikainak biribildu zituelako. Edozein

modutan, Bengoetxearen ustez, Ademak “birsortze lan izugarria” egin zuen eta haren

lana ez zen itzulpen hutsa izan.

Zabalkundea

Hil ondoan, 1908an, RIEVen plazaratu ziren Ademaren neurtitzak zazpi sailetan.

V. sailean, “Fables. Artzain beltxaren neurthitzak” izenburuaren pean, “Aintzin hitzak”

eta 18 alegia datoz, denak neurtitzez. Alegien aldaera guztietatik, azken bertsio gisa

hartu behar dira RIEVekoak, beraz. Hori dela eta, lehenago aldizkarietan

argitaratutakoen aldean, oso aldatuta daude RIEVeko horiek: ahapaldi gehiago dituzte,

hitz eta izenburu batzuk aldatuta daude… Lehenengo 16 alegiak ordurako argitaratuta

zeuden; 17.a eta 18.a, berriz, ez. Hala ere, bi hauek, “Tripota” eta “Elhez ez, nahiz biz”,

hurrenez hurren, nire ustez, ez dira alegiak. “Tripota”-k badu antz handia Perraulten

“Les souhaits ridicules”-ekin, are gehiago, bertsozko ipuin horren bertsio murriztua da

(cf. Perrault, Contes 1697). “Elhez ez, nahiz biz”, berriz, irudipena dut pasadizo

barregarri bat dela, alegia modura kontatua.

Hil ondoren aldizkari ugaritan ere plazaratu dira Ademaren alegiak banakabanaka,

hala nola Eskualduna, Baskonia, Euskaria, Eskualdunentzat Almanaka, Euskal-

Erria Guziak eta Herrian.

Geroago, 1991n, Kantikak eta Neurtitzak liburua dugu, EEEk argitaratua eta

Ales Bengoetxeak apailatua. Gratien Ademaren bizitzari eta obrari buruzko hitzaurrea

du liburuak, eta hiru neurtitz sail. Bigarrenean Ademaren alegiak datoz, RIEVen

argitaratu ziren bezal-bezala. Aldaketa bakarra dago, hala ere: alegia bakoitzaren

229

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!