26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VII. Ondorioak

moral bat txertatzeko (Goyhetche); ez itzultzea (Adema, Mendizabal,

Arregi).

Generoaren ikuspegiari dagokionez, patriarkalismoaren isla nabaria da

zenbait egileren alegietan: emakumea menpekoago agertzen da (J.A.

Mogel), generoen arteko banaketa tradizionalari eusten eta iraunarazten

zaio (Iturriaga), misoginia-zantzuak erakusten dituzte (Iturriaga),

emakumeei buruzko topiko gutxiesgarriak irakur daitezke (Goyhetche),

eta zenbaitetan ‘gizona’ neutro gisa erabiltzen da (Arrese Beitia, Altuna,

Leon, Biguri).

Berridazle guztiek testua lautu egin zuten, euskal irakurle xehea gogoan

zutela. Prozedurarik ohikoenak honako hauek dira: xehetasunak kentzea

(Bizenta Mogel); kultura-erreferente arrotzak, literatura-alusio jasoak eta

metaforak ezabatzea (J.A. Mogel, Moulier, Leon); erdal adjektibazioa

murriztea (Iturriaga); hiztegi berezitua soiltzea (Iturriaga, Archu); lexiko

jasoa eta lexiko zaharkitua apaltzea (Adema, Biguri); oin-oharrak

erabiltzea (Goyhetche); parentesi artean sinonimoak ematea (Intzagarai,

Altuna); zati osoak eta deskripzio oparoak inaustea (Intzagarai);

narrazioa eta argumentua xehe-xehe ematea (Mendizabal, Arregi)…

Eletsu jokatu zuten bestetan, euskal irakurle xehea gogoan: elipsi

narratiboak esplizitatuz (Bizenta Mogel, J.A. Mogel, Mendizabal),

azalpenak gehituz (Goyhetche), xehetasunak eta deskripzioak ugalduz

(Bizenta Mogel, Moulier, Mendizabal), alegiari ipuinen moduko bukaera

erantsiz (Moulier). Beste egile batzuek bertsokeraren ondorioz behartu

zuten beren burua eletsu jokatzera (J.A. Mogel, Goyhetche, Biguri).

XX. mendearen bigarren erdialdean alegia ipuin klasikoen egituran

moldatzen hasi zen. Orduan hasi ziren irudidun liburu-bildumak

argitaratzen, eta alegiak bildumak osatzeko hautatu ziren. Dena dela,

lehendik zetorren joera zen ipuin-egiturara lerratze hura: Intzagaraik,

esaterako, alegiak ipuin bihurtu zituen. Joera areagotu zen gero, alegien

bertsioei tradiziozko ipuinen hasiera-formulak egokituz, zenbakien

erabilera berezia erantsiz… Mendizabalek, Arregik eta “Haurtxoa” eta

“Urtxintxa” didaktika-materialen egileek ere jokatu zuten hala.

379

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!