26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

Guztiz ezkorra zen Zabala, ordea, euskaldunon euskararekiko atxikimenduari

dagokionez. Izan ere, 1826an Ulibarri arabar euskaltzaleak Zabalari galdetu zion ea

bazuen gogorik euskarazko hiztegirik eta gramatikarik egiteko eta Forua itzultzeko.

Zabalak erantzun zion ez zuela merezi hainbeste diru eta denbora xahutzea gero inork

erosi eta irakurri behar ez bazituen 41 . Euskararen orduko egoeraren berri ematen digu

datu horrek.

162

Poetika

Asko idatzi zuen Zabalak, prosan batez ere, sermoiak zehazki, Bizkaian eta

Gipuzkoan predikuak egiteko (Arejita, 1998: 3). Genero didaktikoa da sermoigintza,

irakasteari lotua, eta, uste izatekoa denez, alegiek helburu hori berori badutelako hautatu

bide zuen alegiagintza bilbotarrak.

Uste hori finkatzeko, interesgarria da oso alegiei egin zien “Berba-aurrecoa”

(Zabala, 1907: 91-92). Aitzakiak jarriz zuritu nahi izan zuen bere zaletasuna: “¿Noc

esango eustan neuri ipuin-guiñan eguingo nevala?”, “... etzala ori ez ene bururaco, ez

ene bici-moduraco”, eta makalaldi batean idatzi zituela. Alegia batzuk bereak zirela

adierazi zuen, berak apainduak eta biribilduak; beste alegia batzuk, berriz, inorenak

zirela eta “Bizcai-coratu” egin zituela. Gainera, Bizenta Mogelen hitzaurreko ideia

batzuk kopiatu eta ipuinzaletasunaz eta Peru eta Mariaren ipuinen sustraibakotasunaz

jardun zuen Zabalak: “Baakit nic gueure euscaldunac ipuinzaleac direala. Gogoan dot

oraindo celan umetan entzun gueroazan aoa zabalic eta adurra erigula, Peru ta Mariaren

ipuin sustraibaacoac” (cf. Bizenta Mogel, 1804: 7 eta 10).

Eta alegiagintza zeregin dongea edo alferren egitekoa ez dela argi uzteko, bere

ogibidearen arlora ekarriz, ebanjelioko parabolak (cf. Goyhetche, 1852: VI) 42

irakurtzeko dio, hango ipuin, ikaskizun eta irudietan aurkituko baitu irakurleak

aurreiritzi horiek uxatzeko modua.

41

Ikus Ulibarriren Gutunliburua, 1975: 1826ko epaillaren 1eko Ulibarriren gutuna eta 1826ko

martiaren 9ko Zabalaren erantzuna.

42

Urte batzuk geroago, Goyhetchek idatzi zuen alegiak direla “Ebanyelioco parabola eta

comparantcen idurico condaira labur batçu...”

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!