26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI.7. Alegiak euskal irakaskuntzarako

VI. Euskal berridazleen alegiak

Espainiako gerrak eta II. Mundu-Gerrak eten egin zuten euskal kulturaren

susperraldia. Debeku eta zentsura-urteak izan ziren gerraostekoak, “basamortuko

ibilaldia”, Torrealdairen hitzetan (1997: 230). Euskaldunak, isilarazita. Euskal

irakaskuntza ezkutaturik: Donostiako etxe-eskoletan, 40ko hamarkadan jada, eta

Bilboko etxekoetan, 50eko hamarkadako bukaeran.

Nolanahi den, basamortua igarota, 60ko hamarkadan, beren bideetara itzuli ziren

euskal kulturako eragileak, eta nekez, baina, gutxika-gutxika, suspertzen hasi ziren

euskara, euskal kultura, eta euskal irakaskuntza. Honako hauek ditugu mamituriko

ekimen nagusiak: ikastolen mugimendua berpiztu eta Euskal Herri osora zabaldu zen

(Bilbo, 1957; Iruñea, 1963; Gasteiz, 1966; eta Baiona, 1969); Bertsolari Txapelketa

Nagusia berriz antolatzen hasi zen (1960); “Ez Dok Amairu” taldea sortu zen (1965);

Durangoko Azoka lehenengo aldiz antolatu zuen Gerediaga Elkarteak (1965); euskara

Batua sortzeko prozesuari hasiera eman zion Euskaltzaindiak (Arantzazu, 1968)…

Ekimen horien testuinguruan, HGLri dagokionez, tradiziozko folklorea

berreskuratzeari ekin zioten egileek (Lopez Gaseni, 2000: 183), batez ere herrinarratibaren

arloan, ipuinak eta elezaharrak, batik bat.

Dena dela, alegiek ere izan zuten garrantzia, tradizioaren berreskuratze horretan,

berriz argitaratu baitziren zenbait alegia-bilduma: Bizenta Mogelen Ipui onak (Auspoa,

1963), Gratien Ademaren alegiak (RIEV, 1969) eta Iturriagaren Ipuiak (Auspoa, 1967).

Baita Oxobi alegialariari buruzko kritika-lan bat: Oxobi-ren lan orhoitgarri zonbait

(Gure Herria, 1966).

Euskal testuen premia gorria zegoen ikastola hasiberrietan, eta, hala, Santi

Onaindiak Jolasketa argitaratu zuen 1965ean, 60ko hamarkadan plazaratu ziren hiru

testu-liburuetatik bat, hain zuzen. Jolas, abesti, ipuin eta irakurgaiak dira muina. Ipuinei

buruz hauxe diosku Onaindiak liburuaren atarian:

Euskaldunok andi ta txiki eder-zale, ipuin zale izanak gara beti. Erriak –esan oi

danez–, euren aurtzaroan, ipuiñakaz bizi dira pozkor eta alaitsu. Guk be, aldiaren

altzoan barrenduz kondaira zarrik ez dogun arren, enda azkar burutsu adierazle diran

ipuin-sail galanten jaube gara: gure literatura ez da urria, zazpi probintziotan atan be,

edeski, kontakizun eta ipuiñetan (1965: X).

303

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!