26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II. Alegiaren historiaz

Izan ere, alegia zaharrak, bere ezaugarrien artean kaiolatuta, askatze prozesu bati

hasiera eman dio egile modernoen eskuetan. Eraldatze horren bidez, egileek lortu nahi

dute alegia gaur egungo jendearen intereseko gerta dadin, eta gaur egungo gizartearen

portaerak ispila ditzan. Aldaketa horrek lagundu du alegia Haur Literaturaren eremutik

ateratzen; bestela, esparru horretan ainguratuta jarraituko zuen (Kleveland, 2002: 121).

Zertan datza aldaketa, ordea? Zer da alegia berria? Nolako bereizgarriak ditu?

Kontatzeko modu berri horrek berriz hartu du aintzat alegia esopoarraren

esanahi zaharra: alegiak gizartearen eta giza portaeraren zenbait alderdi agerrarazteko

eta erakusteko bitartekoak dira, baina irakaspen moralik emateko asmorik gabe.

Alegiagintzak berreskuratu egin du gizartea ezagutarazteko eta esplikatzeko jatorrizko

asmo hura; eta, halaber, salaketa politiko-soziala, garai klasiko eta inperialean

bereizgarri izan zuena.

Nonahitik eszeptizismoa dario alegia berriari: erakusteko edo esplikatzeko

asmoa izan ordez, zalantza eragiteko akuilu da. Egia erabatekorik ez dago, oro da

erlatiboa, anbiguotasuna erabiltzen da, eta, ondorioz, irakurtzeko eta interpretatzeko

modu bat baino gehiago izaten da (ibidem: 126-127).

Halako erretorika-teknika garaikideak erabilita, baztertzen da moral jakin baten

aldarri egiteko aukera edo irakurlearen heziketan irakaspen esplizitu baten bitartez

eragiteko aukera, eta irakurleari berari eskatzen zaio ondorioa atera dezan: zenbaitetan,

gainera, ondorioa antiirakaspen bat izaten da (ib.: 119).

Alegia-bilduma modernootara bestelako literatura-formak itzuli dira, alegiarekin

baino gehiago beste azpigenero batzuekin zerikusi handiagoa dutenak, hala nola

aforismo, anekdota, txiste, enigma eta esaera zaharrekin (ib.: 128). Prosaz idatzita

daude, eta muga-mugaraino eraman dute egileek laburtasuna 25 (ib.: 130). Paratestuetatik

hasita berriztatu da generoa oraingo alegietan, eta berriztatze horretan alegiaren

izenburua funtsezkoa da. Idazleek metahizkuntza erabiltzen dute eta generoa

intelektualizatzen dute. Alegia berriko pertsonaiak konplexuak dira, ez dira ezaugarri

25 Literatura garaikidearen ezaugarrietako bat baita laburtasuna. Italo Cavinok bere Six Memos

for the Next Millenium hitzaldi-sortaren “Quickness” atalean zenbait gogoeta utzi zituen laburtasunaz,

erritmoaz, literatura laburraz, oro har. Atal horretan Monterrosoren dinosauroaren ipuin edo alegia laburra

aipatu zuen, gerora hain famatua bihurtutakoa. Izan ere, mikroerrelatoetan muturreraino eramana dago

laburtasuna.

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!