26.08.2013 Views

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

Alegia klasikoak euskaraz Isopeteko, La Fontaineren eta

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alegia klasikoak euskaraz

‘Ipuin’ hitzak hor alegiak ere hartzen ditu bere baitan. 33 alegia bildu zituen,

egile ugarirenak: “Elurmendi”, “Legoaldi”, Bizenta Mogel, “Igotz”, Iturriaga,

“Amilgain”, R. M. Azkue, N. Etxaniz eta besterenak.

Aldaketak egin zituen Onaindiak testuetan, ad usum delphini, haur-pentsaerari

eta gogoari begira: “Emen, esku artean daukazun au ume-liburua dan ezkero, aurgogoari,

pentsaerari dagokiozanak bakarrik aldatu ditut” 124 .

Erabilera handikoa izan zen liburua garaiko ikastoletan, eta kritika onak jaso

zituen. Hona, Ibiñagabeitiak Onaindiari berari zuzendutako gutun batean idatzitakoa

(Ibiñagabeitia/Onaindia, 1991: 221):

304

Jolasketa benetan izan iat atsegin eta ementxe nabil irakurri ta irakurri eztitan.

Lan eder eta bearrezkoa egin dozu geure aurtxo maitientzat; ikastoletarako beintzet

oiñarririk bikaiñena iarri dozu, eta zuk iarri oñarri sendo orren inguruan, etxerik apain

eta dotoreenak iaso al izango doguz. A zelako olerki, ipuin eta iolas bilduma ederra egin

dozun... (...) Zorionak bada, Onaindia maitea, alako lan ederrak ari dozuzalako gure

euskera errukarriaren alde. (Caracas'tik 1966'gko Dagonillak 2).

Geroago, Juan Anjel Etxebarriaren ekimena eta itzultzaile-kemena ditugu:

Phedro’ren alegiak (1965, 1966) eta Esopo’ren alegiak (1967) argitaratu zituen

jatorrizko hizkuntzetatik itzulita, eta ele bitan. Kultura, euskara eta apaizgaien

hezkuntza uztartu nahi izan zituen alegiok itzultzean.

Alegiak, beraz, batez ere, ikastoletako haurrentzako irakurgai moduan erabili

ziren, eta, neurri batean, herri-folklorearen beste genero narratibo batzuekin batera,

Haur eta Gazte Literatura ernetzen lagundu zuten.

70eko hamarkadan ikastolek gora bidean jarraitu zuten. Gipuzkoako Ikastolen

Federazioa 1969an sortu zen, ikastolen arazo eta premiei erantzun bateratua emateko

asmoz. Geroztik, eta xede berdinez, Iparraldeko Seaska (1969), Arabako Federazioa

(1974), Nafarroakoa (1976) eta Bizkaikoa (1977) sortu ziren.

Gorako bide horretan, Samaniegoren alegien euskarazko lehen bertsio osoa

argitaratu zuen Arabako Aldundiak, Josu Egea itzultzailearen ekimenez (Alegiak.

Fábulas, 1979). Ele bitan plazaratu zuen, euskaldun berrientzat lagungarri eta

ikastolako umeentzat baliagarria izatea helburu.

124 Grimm anaiek euren ipuin-bildumaren hitzaurrean adierazi zuten bezal-bezala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!